(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako udalerriek 16,2 milioi euroko inbertsioak gauzatu ahalko dituzte Toki Administrazioaren laguntzari esker osteguna, 2008.eko ekainak 19

Departamentuak 7,9 milioi eman ditu igerileku, traba fisiko, seinale eta aparkalekuetan jarduerak burutzeko


Kontseilaria eta autoritatea

Kontseilaria eta autoritateak.

Toki Administrazioko Departamentuak emandako laguntzari esker, Nafarroako udalerri ugaritan 16,2 miloi euroko inbertsioak gauzatu ahalko dira: udal igerilekuetan, traba fisikoak kentzeko jardueretan, seinaleetan eta aparkalekuetan. Hori guztia posible izan dadin, departamentuak 7,9 milioi euroko diru-laguntza eman du.


16,2 milioi horietatik, zenbateko handiena 41 udalerritako igerilekuetan burutuko diren egokitzapenetara bideratuko da; izan ere, inbertsio orokorra 8,3 milioikoa izanik, Gobernuak 5 milioi euroko laguntza eskaini du egiteko horretarako. Hori horrela, udalerri onuradunek 2008an onartu berri den osasun-araudiaren arabera egokitu ahal izango dituzte beraien igerilekuak. Jarduera horiei, 2007an beste 22 toki erakundetan buruturikoak gehitu behar zaizkie; azken horien inbertsioa 4,7 milioi eurokoa izan zen (horietatik 2,6 Toki Administrazioko Departamentuak emandakoak).


Pasa den otsailean argitaratu zen 2008an zehar udal igerilekuak berriztatzeko laguntzen deialdia. Aire librean dauden igerileku-ontziak egokitu eta erabilera kolektiboa duten igerileku publikoetan instalatzera bideraturiko laguntzen deialdirako aurrekontua 3,6 milioi eurokoa izan zen. Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuak ezarri zituen instalazio mota horiei buruzko baldintza tekniko-sanitarioak, bai eta uraren inguruko baldintza eta tratamenduak ere. Deialdian jasotakoaren arabera, finantzatzeko modukoak lirateke, gainera, bainu-eremuetan gauzatutako jarduerak (ontzietan nahiz nasa edota hondartzan), bai eta lurzoru labainkorretan burututakoak ere. Diru-laguntzen erregimen hori jaso lezake, 2008an zehar aipatu jardueretako bat gauzatzen duten Nafarroako toki erakundeek. Proiektu horietara zuzenduriko 3,6 milioiko kopurua gehitu egin da, ez baitira agortu aurretiaz traba fisikoak kendu eta seinale nahiz aparkalekuetara bideraturiko aurrekontuei dagozkien zenbatekoak.


Igerilekuei dagokien deialdiko inbertsio garrantzitsuenak Corellan burutuko dira; izan ere, igerileku olinpikoa nahiz aisialdikoa berriztatuko dituzte. Horretarako, 600.000 euro inguruko aurrekontua dute, eta 150.000 euro jasoko dituzte, laguntza moduan. Beste inbertsio garrantzitsu batzuk dira, esaterako, Zarrakastelukoa, Ziraukikoa, Burlatako edota Olatzagutiakoa, zeintzuek 400.000 euroak gainditzen dituzten. Laguntza horietatik, hala ere, bestelako udalerri txikiagoek ere ateratzen dute onura, hala nola, Abartzuza, Oibar, Mues eta Etxaurri.


Bestalde, 64 toki erakundek eskatu dute hiribideetako traba eta irisgarritasun arazoak konpontzeko laguntzak. 3 milioi euro bideratuko dira inbertsio horietara, zeintzuetatik 1,2 milioi departamentuak helburu horretarako emandakoak izango diren. Inbertsio horietan aurreikusi dira, esaterako, espaloiak beheratzea, esku-bandak edota arekak jartzea, edo arrapalak instalatzea.


Era berean, bideak zein hirigunean seinaleztatzeko jarduerak burutuko dira 71 udalerritan. Horretarako 1,8 milioi euroko inbertsioa bideratu da, Toki Administrazioko Departamentuak 452.351 emango dituelarik.


Nafarroako udalerrietan aire libreko aparkalekuak egiteak ere 1,6 milioi euroko inbertsioa sortuko du. Departamentuak 835.811 eurori egingo die aurre, hau da, auto eta ibilgailu pisutsurentzako bideraturiko mila plaza baino gehiago egiteko beste.


Azkenik, igogailuak instalatu edota egokitzeko inbertsioa 1,5 milioi eurokoa da. Zenbateko hori bat dator honako hiri-igogailuak ezartzeko proiektuarekin: Iruñako Fiteroko Monastegia kaleko igogailua (789.663 euroko aurrekontua), eta Lizarrako San Nikolas eta Zalatambor kaleen artekoa (749.976 euroko aurrekontua). Hala Iruñarako, nola Lizarrarako, Toki Administrazioko Departamentuak 200.000 euroko diru-laguntza bideratu du.


Ondorengo tauletan, toki erakunde desberdinen proiektuak zehaztu dira, dagozkien jarduera eta aurrekontuekin, eta jasoko dituzten diru-laguntzekin.

Dokumentazioa:
Escuchar esta rueda de prensa
Ver esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa