(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hamaika herritako 550 gazte Expo Zaragoza 2008 Erakusketara joanen dira, Nafarroako Gazteria Institutuaren programa bati esker osteguna, 2008.eko ekainak 19

Datorren larunbatean hasiko dira bidaiak egiten, 10 euroren truke


. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez, eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren lankidetzarekin, "Los sábados de verano toca Expo" (Udako larunbatetan, Expo) programa sustatu du. Hari esker, ekainaren 21etik abuztuaren 30era bitarte, Nafarroako hamaika herritako 550 gazte Expo Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketara joanen dira. Ekimenaren xedea da gazteei mugitzen laguntzea, beste kultura batzuk hobeto ezagutu ditzaten bultzatzea, eta uraren erabileraren gainean sentsibilizatzea (hil ala biziko gaia baita).


Programaren edukia Ana Frías Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Jesús María Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteak aurkeztu dute, gaur, prentsaurrekoan. Programan parte hartuko duten udaletako ordezkariak ere bildu dira aurkezpen ekitaldira. Guztira hamaika udal dira, baina aurkezpen ekitaldira bederatzi udaletako ordezkariak bildu dira. Honako hauek, hain justu: María Antonia Berisa Azagrako alkatea, José Anastasio Andía Eguesko alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Torralba del Ríoko alkatea, Enrique Garralda Erro Erroibarko alkatea, Cristina Sanz Iruñeko Udaleko Gazteria zinegotzia, Fernando Ferrer Molina Tuterako Udaleko Gazteria zinegotzia, Xabier Barrena Garinoaingo alkatea, Miguel Vela Mendabiako idazkaria, eta Miguel Arrondo Fustiñanako Kultura eta Kirol koordinatzailea. Programan Ablitas eta Zizur Nagusiko Udalek ere parte hartuko dute.


Programan 18 eta 25 urte arteko gazteek parte hartu ahal izanen dute (18 eta 25 urtekoak barne). T1+C1 modalitateko sarrera eskuratuko dute; hots, egun baterako sarrera, gehi joan-etorria telekabinan egiteko txartela. Aipaturiko sarreraren eta joan-etorriko bidaiaren truke 10 euro ordaindu beharko dituzte gazteek. Izen-emateak udal bakoitzean egin beharko dira.


Larunbatero 50 gazte joanen dira Zaragozara, autobusez. Kasuan kasuko herritik abiatu dira, eta Aragoiko hiriburura 10:30ean iritsiko dira. "Noche en el río" ikuskizuna amaitu ondoren itzuliko dira, goizaldean.


Lehenengo txangoa datorren larunbatean eginen dute, ekainaren 21ean, Iruñetik abiatuta. Oraindik ere badago lekurik; beraz, Zaragozara joan nahi duten gazteek Gazteriaren Etxean eman dezakete izena (Zangoza kaleko 30. zenbakian), 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: Iruñean erroldatuta egotea, eta 18-25 urte izatea. Interesa dutenek Gazteriaren Etxera joan beharko dute, nortasun agiriarekin, eta fitxa bat euren datu pertsonalekin bete ondoren, 10 € ordaindu beharko dituzte (dirutan). Autobuseko 50 lekuak bete arte egin ahal izanen dira izen-emateak. Autobusa 7:30ean abiatuko da, Iruñeko Autobus Geltokitik, eta igande goizeko 5:00etan itzuliko da, leku berera. Hartara, gazteek egun osoa izanen dute Expo erakusketaz gozatzeko, 10:00etatik itxi arte, eta ondoren, 22:30etik aurrera, "Noche en el río" ikuskizunaz gozatu ahal izanen dute, goizaldeko 3:00etara arte.


Hurrengo bidaia ekainaren 28an eginen dute, Azagratik abiatuta. Uztaileko txangoak honako hauek izanen dira: hilaren 5ean, Torralba del Ríotik; hilaren 12an, Tuteratik; 19an, Fustiñanatik; eta 26an, Eguesetik. Abuztukoak, berriz, honako hauek: hilaren 2an, Errotik; 9an, Mendabiatik; 16an, Ablitasetik; 23an, Zizur Nagusitik; eta 30ean, Garinoaindik. Hamaika udalak zozketa bidez hautatu dituzte. Izan ere, programan parte hartzeko eskaria 27 udalek egin zuten. Hain zuzen ere, parte hartu nahi izan duten gainerako udalak honako hauek dira: Allo, Baztan, Beriain, Castejón, Zizur, Lizarra, Larraga, Los Arcos, Lodosa, Martzilla, Murillo el Cuende, Azkoien, San Adrián, Tafalla, Villafranca eta Viana.


Nafarroako Gazteria Institutuak 17.000 euroko aurrekontua du "Udako larunbatetan, Expo" programarako (sarrerak eta dibulgazio eta sustapen materialak erosteko). Udal bakoitzak, berriz, bere gain hartuko du autobusaren kostua, eta 50 gazterekin betetzeko konpromisoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa