(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Petilla de Aragonen araubide berezia eguneratuko duen batzarra aurkeztu dute ostirala, 2008.eko ekainak 20

Amelia Salanueva kontseilariak Udalarekin bildu da


Petilla de Aragongo Udalari Aragoiko lurraldean kokatutako Nafarroako herri honen araubide berezia eguneratuko duen Nafarroako Gobernuko sailen arteko batzordea aurkeztu zaio gaur. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria, Pedro Pegenaute Garde departamentuko zuzendari orokorra eta batzordeko kide batzuk bildu dira gaur Paulino Rived Murillo Petillako alkatearekin eta herritarrekin. Hain zuzen ere, 30 biztanle ditu herriak. Bakearen kalean berriki egindako sare eta zolen berrikuntza obrak bisitatu dituzte. Obra horiek 78.000 euroko gastua izan dute. Horrez gain, Petillako Udalak Kale Nagusian zolak hobetzeko obrak egitea eta kanposantuan beste jarduera batzuk burutzea du aurreikusita.


Petillaren kokaleku berezia kontuan hartuta, helburua zera da, Nafarroako Gobernuko departamentuek, Toki Administrazioak koordinatuta, herriaren garapenerako balizko jarduerak aztertzea.


Batzorde hori 2007ko azaroan Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak, Amelia Salanueva kontseilariak eta Petilla de Aragongo alkateak egindako bilera baten ondorioz sortu da.


Nafarroako herri honek ezaugarri bereziak biltzen ditu, nola kokaleku geografikoari dagokionez, hala historiari dagokionez. Jakina denez, ikuspuntu historikotik begiratuta, Petilla de Aragon 1209. urtean sartu zen Nafarroako Foru Komunitatean. Nafarroako Antso Indartsua erregeak Aragoiko Pedro II.ari emandako mailegu baten bermea izan zen. Mailegua kitatu ez zenez, lurralde hori nafar bilakatu zen.


Ikuspuntu geografiko batetik begiratuta, Petilla de Aragon Aragoiko lurraldean dagoen Nafarroako Foru Komunitateko herri bakarra da. Horrez gain, aipatzekoa da bertan jaio zela Santiago Ramón y Cajal Nobel Sariduna, hain zuzen ere, 1852an. Herri honen izaera enblematiko eta berezia dela eta, 1980ko otsailaren 7an, Nafarroako Foru Aldundiak indarrean dagoen tutoretzako araubide bereziaren oinarriak onartzen zituen Akordioa sinatu zuen. Orduz geroztik, herriaren baldintzak nabarmenki aldatu dira, eta egun dituen arazoak duela 27 urtekoekin alderatuta, oso bestelakoak dira. Hori dela eta, tutoretzako araubide bereziaren klausulek eraginkortasuna galdu dute eta gaur egun ez dira egokiak.


Gaur egun, despopulatzea geroz eta handiagoa denez eta hainbat zerbitzu edukitzeko zailtasunak daudenez, zaila da herri hau bizirik eta Nafarroako herri enblematiko baten modura mantentzea. Dinamizatzeko, jarduera eta zerbitzu tertziarioak behar ditu. Horregatik, Nafarroako Gobernuak Tokiko Administrazio Departamentuari atxikitako sailen arteko batzorde bat sortzea erabaki zuen, planteatzen diren ekimen guztien izaera integratzailea bermatzeko. Batzorde honek hainbat ekimen proposatu, landu eta ebaluatuko ditu, lan programa bat diseinatuko du eta bere koordinazioa sustatuko du. Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko presidentea; Amelia Salanueva, Toki Administrazioko kontseilaria; Pedro Pegenaute, departamentuko zuzendari nagusia; Juan Ramón Rábade Iraizoz, Barne zuzendari nagusia; José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea; Lola Eguren Apesteguía, Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia; Teresa Aranaz Jiménez, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia; Enrique Martín de Marcos, Osasun zuzendari nagusia; Andrés Eciolaza Carballo, Ingurumen eta Ur zuzendari nagusia; Loren Albéniz Ascorbe, Gizarte Gaietako Departamentuko Familia, Haur eta Kontsumoko zuzendari nagusia; Carlos Erce Eguaras, Turismo zuzendari nagusia; José Luis Echávarri Arraiza, Herri Lanetako zuzenari nagusia; Jesús Ascunce Elizaga, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, eta Begoña Urien Angulo, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa zuzendari nagusia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa