(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak psikogeriatriako 30 plaza publiko berri jarri ditu abian ostirala, 2008.eko ekainak 20

Irunberriko egoitzari dagozkio plaza horiek, eta Foru Gobernuak 4 milioi eurotik gora bideratu ditu martxan jartzeko.


Ezkerretik eskuinera: Burguete, Kutz kontseilaria, Irunberriko alkatea, García Malo kontseialria, Monzón eta Garde.

Ezkerretik eskuinera: Burguete, Kutz kontseilaria, Irunberriko alkatea, García Malo kontseialria, Monzón eta Garde. ( irudia handitu )

Irunberriko "San Isidro" Egoitzak, psikogeriatriara bideraturiko 30 plaza publiko berri izango ditu; plaza horiek aurretik zeuden 89 plazei gehitu, eta beste horrenbeste laguni eskainiko zaizkie, mendetasun egoeran egon zein ez. 30 plaza berri horiek egoitzaren modulu berri batean kokatu dira; modulu horretan bisitan izan dira, gaur goizean, Osasun, eta Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietako kontseilari María Kutz Peironcely eta María Isabel García Malo kontseilari andreak, hurrenez hurren. Beraiekin batera izan da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidente eta Irunberriko alkate Javier Gorgocena Aoiz jauna. Ekitaldian, gainera, plaza horien funtzionamendua arautzen duen kudeaketa-kontratu bat sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta aipatu Mankomunitateak.


Nafarroako Gobernuari dagokio plaza horien funtzionamendu-gastuei aurre egitea. Horretarako, 4.020.419 euro bideratuko ditu 2008 eta 2012 urteen artean. Zenbateko horrek %100ean estaliko ditu gastuak. Hori guztia kudeatzeaz, ordea, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea arduratuko da.


Psikogeriatria zentro batek, honako arreta nahiz zerbitzuak barne hartzen ditu: oinarrizko beharrizanei arreta integrala ematea, terapia, errehabilitazioa, bai eta zerbitzu soziokulturala eskaintzea ere: buru-eritasunarekin eta/edo bestelako erotasunekin zerikusia duten jarrera-arazoak edota urritasun kognitiboak dituzten pertsonei. Onura horiez gozatu ahalko dute, 65 urtetik gorako pertsonez gain, baita narriadura kognitiboaren eraginez, adin horretako pertsonekin alderatzeko moduko pertsona gazteagoek ere.


Zentzu horretan, Garcia Malo kontseilari andreak azpimarratu du, Nafarroako Gobernuak onartu berri duen Gizarte Zerbitzuen Zorroak zerbitzu hori bermatuko diela: mendekoei, mendeko handiei edota 2 mailako mendeko larriei, beraien beharrizanekin bat datorren plaza bat eskuratzeko eskubidea bermatuz.


Pertsona horiei arreta emateko, bai Gizarte Gaien Departamentua, bai Mendekotasunaren Nafarroako Agentzia lanean ari dira, modu osagarri eta koordinatuan, Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin, azken hori arduratzen baita zerbitzu jakin batzuk emateaz: osasun arreta, medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintza zerbitzua, fisioterapia eta terapia okupazionala.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa