(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astean Auzitegiko Medikuntzaren Nafar Institutuko instalazio berriak jarriko dituzte abian ostirala, 2008.eko ekainak 20

Caballero presidenteordeak Nafarroako Ospitaleko F pabiloia berritzeko lanak inauguratu ditu, gaur; Tanatorioa ere bertan dago


Ezkerretik eskuinera, Fernando Rey,  Juan Manuel Fernández, Caballero kontseilaria, Rafael Teijeira, Roberto Rubio eta María Mesús Calvo.

Ezkerretik eskuinera, Fernando Rey, Juan Manuel Fernández, Caballero kontseilaria, Rafael Teijeira, Roberto Rubio eta María Mesús Calvo. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak Nafarroako Ospitaleko F pabiloiko zati bat berritzeko egin dituzten lanak inauguratu ditu, gaur. Datorren astetik aurrera, Auzitegiko Medikuntzaren Nafar Institutuko (INML) Auzitegiko Patologia Zerbitzuko instalazioak bertan egonen dira. Tanatorioa ere berritu dute.


2006ko udazkenaz geroztik, F eraikineko zati bat berritzen aritu dira (Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoko Zerbitzuak ere erabiltzen duen zatia), edukiera handitzeko eta Auzitegiko Medikuntzaren Nafar Institutuko zerbitzuak hobetzeko. Lanen kostua 2,8 milioi eurokoa izan da, eta beste 241.000 euro ere gastatu dituzte, ekipamenduetarako. Gaur egun, hiru solairu ditu: sotoa, behe solairua eta solairuartea -berria-. Guztira, 1.411 metro koadro ditu (500 bat metro koadro solairu bakoitzean).


Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea eta Rafael Teijeira Álvarez INML Institutuko zuzendaria Nafarroako Gobernuaren eskumeneko zerbitzuaren instalazio berriak aurkezteko ekitaldira bildu dira. 2002az geroztik, Foru Komunitateko autopsia judizialak bertan egiten dituzte. Zentroa bi urte lehenago eraiki zuten, Justiziaren arloko eskumenak eskualdatu zituztenean.


Auzitegiko medikuntzako institutuak organo teknikoak dira, eta auzitegi nagusi batek egoitza duen hiriburuetan egoten dira. INML Institutuak bi zerbitzu ditu: Auzitegiko Klinika Zerbitzua (zauriak jasan dituzten pertsonen jarraipena egiten duena, baldin eta pertsona horiek prozedura judizial batean sartuta badaude) eta Auzitegiko Patologia Zerbitzua. Honako langile hauek ditu: auzitegiko hamaika mediku, autopsietako laguntzaileak, administrazioko langileak eta gizarte laguntzaileak edo psikologoak.


Auzitegiko Patologia Zerbitzuak Foru Komunitateko ikerketa judizialetan sartuta dauden pertsonen autopsiak egiten ditu. Berrikuntza lanak egiten aritu diren bitartean, autopsiak Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoko Zerbitzuak utzitako instalazio batzuetan egin dituzte. Aipaturiko zerbitzuak ere erabiliko ditu, aurrerantzean, INML Institutuko instalazio berriak.


1996tik 2005era bitarte, Foru Komunitateko ikerketa judizialetan sartuta dauden hildakoen kopuruak gora egin zuen, baina azkeneko bi urteetan kopurua egonkortu egin da. 2007an, INML Institutuak 318 pertsonei egin zien autopsia (122 berez hil ziren). Azkeneko urteetan zirkulazio istripuetan hildakoen kopuruak behera egin du, eta euren buruaz beste egin duten pertsonen kopuruak, berriz, gora. Beste istripu batzuk eragindako heriotzen kopuruak gora egin du, eta baita berez hildakoen kopuruak ere. Aldiz, drogen eraginez hildakoen kopuruak nabarmen egin du behera (2006an 13 pertsona, eta 2007an, berriz, 3).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa