(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 26.000 €-ko diru laguntzak emanen ditu, ikasturte honetan kontsumoari buruz egin diren hezkuntza jardueretarako asteazkena, 2008.eko ekainak 25

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 26.000 €-ko diru laguntzak emanen ditu, 2007-2008 ikasturtean kontsumoari buruz egin diren hezkuntza jardueretarako. Horixe bera adierazi dute María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariaren Foru Agindu batean (aurki, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute).


Deialdiaren helburua da kontsumoari buruzko hezkuntza 2007-2008 ikasturteko programazio didaktikoetan eta ikasgeletako jardunean sartu eta garatu dadin bultzatzea helburu duten jarduerei diru laguntzak ematea. Hots, ikasleek euren kontsumitzaile izaera, kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak eta betebeharrak, eta kontsumoaren gizartearen egitura eta funtzionamendua ezagutzea ahalbidetzen duten hezkuntza esperientziei diru laguntzak ematea.


Diru laguntzak honako gastu hauetarako izanen dira: bibliografia, fotokopiak, material suntsigarriak, material grafikoa eta ikus-entzunezkoak, kasuan kasuko proiektuarekin zerikusia duten bidaiak eta txangoak, eta erakusketak. Diru laguntzen bidez ikastetxe bakoitzeko proiektuaren kostuaren %100 finantzatuko dute, baina gehienezko zenbatekoa 2.500 €-koa izanen da.


Deialdian honako hauek parte hartu ahal izanen dute: 2007-2008 ikasturtean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, eta Batxilergoa irakatsi duten eta ikastetxeko programazio didaktikoaren baitan kontsumoari buruzko hezkuntza jarduerak burutu dituzten Nafarroako ikastetxe guztiek.


Diru laguntzak ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektuan aintzat hartuta dauden eta kontsumoari buruzko hezkuntzaren adierazgarri diren balio eta jarreren garapena sustatzen duten proiektuetarako izanen dira. Kontsumoa zeharkako gai bezala tratatzen duten proiektuak izanen dira, etapa bakoitzeko curriculum proiektua eredu hartzen dutenak. Gainera, ikastetxeko helburuen baitan integratuta dauden proiektuak izanen dira, eta hezkuntza komunitateko sektore guztiek parte hartu izatea beharrezkoa izanen da (batik bat familiek). Ikastetxe bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu beharko du. Nolanahi ere, aurkeztutako proiektuek hainbat azpi-proiektu izan ditzakete, baina lan ildo bakarrarekin.


Kontsumoari buruzko hezkuntza proiektuen edukiak honako hauek izanen dira: proiektuaren helburuak; etapa bakoitzeko curriculum proiektuan eta ikasgeletako programazioan duen kokalekua; parte hartu duten arloak, esku-hartzearen faseak eta etapa bakoitzeko helburuekiko harremana; egindako esperientziak eta jarduerak, eta horien edukiak, metodologia, tenporalizazioa eta aurreikusitako ebaluazioa; parte hartu duten ikasleak eta irakasleak; eta gastuen laburpen zehatza.


Deialdian parte hartu nahi duten ikastetxeek uztailaren 25eko 14:30era bitarte aurkeztu ahal izanen dituzte eskaerak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko erregistroan (González Tablas kalea, zenbakirik gabea, Iruñea), edo legedian aurreikusita dauden gainerako lekuetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa