(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Francisco Calvo Serraller jaunak inauguratu du Nafarroako unibertsitateen Udako Ikastaroen 8. edizioa asteazkena, 2008.eko ekainak 25

39 jarduera eskainiko dira guztira, ikastaro eta konferentzietan banatuta, hau da, 450 ikastordu baino gehiago, 61 egunez zehar


Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrako zuzendari Francisco Calvo Serraller jaunak gaur eman dio hasiera, Nafarroako Artxibo Nagusian, Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroen 8. edizioari, honako izenburupeko inaugurazio-irakasgaiarekin: "Arte garaikidea: perfekzio ezaren handitasuna." Aurretik, Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanz Sesma jaunak parte hartu, eta Udako Ikastaro hauen 8. edizioa aurkeztu du. Bertan, 39 prestakuntza-jarduera izango dira.


Francisco Calvo Serraller jaunak gaur eguneko arteak dituen ezaugarri eta bereizitasunaren inguruan gogoetak egin ditu, bizi izan dituen aldaketak adieraziz eta etorkizuneko bideei buruz argibideak emanez.


Francisco Calvo Serraller (Madril, 1948), Madrilgo Unibertsitateko Konplutentseko katedraduna da, Artearen Historian. El Prado Museoko zuzendaria izan zen (1993-1994) eta San Fernandoko Arte Eder Erret Akademiako kidea da. 2008ko otsailaz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrako zuzendaria da.


Gai erakargarri, zehatz eta egungoak eskaini nahian, honako arlo hauek jorratuko dira Udako Ikastaroetan, besteak beste: modak artean duen eragina, zinema, Urrezko Mendeko prosa, herri indigenen eskubide eta gatazkak; mitologia klasikoa, Tuterako ondarea Erdi Arotik hona, enpresen internazionalizazioa, barrea eta umorea, astronomia, gatazka erlijiotsuak, aldaketa klimatikoak, edota Independentzia Gerra.


39 jarduera eskainiko dira guztira, ikastaro eta konferentzietan banatuta, hau da, 450 ikastordu baino gehiago, 61 egunez zehar.


Ikastaro horietako batzuk irailean egingo dira. Gehienak Iruñan izango diren arren, horietako lau Tuteran gauzatuko dira eta beste bi Fitero eta Milagron.


Lankidetzak


Ikastaroak Nafarroako Gobernuak sustatu eta koordinatu ditu, Hezkuntza Departamentuaren bitartez. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatu dira Nafarroako unibertsitateekin. Horrez gain, jarduera zehatz batzuk gauzatzeko, bestelako erakunde batzuen laguntza ere jaso da, esaterako, Administrazio Publikoko Nafarroako Institutua, Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkartea, ESIC, Ikasketa Txinatarren Nafarroako Sarea, eta Nafarroako Ondare eta Artearen Katedra.


Sarrera doakoa izango da ikastaro batzuetan; beste batzuetan, berriz, nahitaezkoa da antolaketaz arduratzen den erakundean izena eman eta matrikula ordaintzea.


Programa orokorra jasotzen duten 2.500 foileto editatu dira, eta unibertsitateetan nahiz Hezkuntza Departamentuaren egoitzan banatuko dira. Gainera, internet bidez ere ikastaroei buruzko informazio zabal eskuratu daiteke: www.pnte.cfnavarra.es/cursosdeverano2008.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa