(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Arbizuko IAT gunea inauguratu du asteazkena, 2008.eko ekainak 25

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak Arbizuko IAT gunea inauguratu du, gaur goizean. Ekitaldian Jesús Mendinueta Urdanoz Arbizuko alkateak ere parte hartu du. IAT gune berriaren kontzesio-hartzailea "TÜV Rheinland Navarra S.A." enpresa da.


Instalazio berriek 525 metro koadroko azalera dute. Bi ikuskapen lerro daude; bat, ibilgailu arin, auto, 3.5000 kilotik beherako ibilgailu industrial, quad, moto eta ziklomotorretarako; eta bestea, lerro unibertsala, 40 tona arteko ibilgailu astunak ikuskatzeko. Gainera, jendea artatzeko eremu bat, bulegoak, biltegia, artxiboa, aldagelak, eta komunak ere badaude. Zerbitzuaren ordutegiak honako hauek izanen dira: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; eta larunbatetan, 9:00etatik 13:30era. Eskariaren arabera, zerbitzua zabalduko dute, eta aurki, erabiltzaileek hitzordua egiteko aukera izanen dute, aldez aurretik. Kontzesio-hartzaileak egin dituen azterlanen arabera, IAT gune berriak urtean 20.000 ikuskapen egiteko ahalmena du.


Milioi bat euroko inbertsioa egin dute, eta IAT gune berriak sei langile izanen ditu, inguru horretakoak guztiak ere.


"Tüv Reheinland Navarra S.A." Nafarroan IAT zerbitzua eskaintzeko kontzesioa duten bi enpresetako bat da. Iazko abenduan, enpresak hitzarmena izenpetu zuen Nafarroako Gobernuarekin, Arbizuko IAT gunea abian jartzeko. Aipaturiko hitzarmenaren bidez eguneratu egin zuten 2006ko ekainean bi erakundeek izenpetu zuten akordioaren edukia; hots, IAT zerbitzua Sakanan eta Baztan-Bidasoan ere eskaintzeko akordioaren edukia. Kokaleku eremua zabaltzearen arrazoia Olatzagutiako Udalak azaroan hartutako alde bakarreko erabakia izan zen; izan ere, eskualde mailako zerbitzuaren ezarpenari uko egin zion Olatzagutiako Udalak, aurreko udalbatza alde bazegoen ere. Ondorioz, Sakanako IAT zerbitzuaren ezarpena atzeratu egin da. Hasieran, 2007ko abenduan abian jartzea aurreikusita zegoen, baina orain inauguratu dute. Horixe bera adierazi zuten azkeneko hitzarmenean.


Bestalde, Baztan-Bidasoa eremuari dagokionez, iazko hitzarmenean eutsi egin zieten 2006ko ekaineko akordioko edukiei. Beraz, eskualde horrek 2009ko abendua baino lehen izanen du IAT gunea, eta Oronoz-Mugairi inguruan edo Narbarte, Legasa edo Donezteben egonen da. Era berean, aurreikuspenen arabera, 2009ko amaiera aldera Zangozan ere IAT gune bat zabalduko dute.


Gaur egun, sei IAT gune daude Nafarroan (Iruñean, Noainen, Azkoienen, Tuteran, Lizarran eta Arbizun).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa