(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

La Caixako Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko hiru hezegunetako habitatak eta baldintza naturalak berreskuratu dituzte osteguna, 2008.eko ekainak 26

Lehengoratze ekintzak Ugarra Mendilerroa eta El Pulguer Putzua IKLetan eta Pitillasko Urmaeleko behatokian egin dituzte


La Caixako Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, Ugarra Mendilerroa eta El Pulguer Putzua Interes Komunitarioko Lekuak (IKL) lehengoratu dituzte. Hitzarmenaren helburuak bi dira: batetik, Nafarroako gune naturalak mantendu eta kudeatzea; eta bestetik, lehengoratze ekintzak egiteko gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak kontratatu daitezen bultzatzea, gizarteratzearren.


Ugarra Mendilerroa eta El Pulguer Putzua IKLetako eta Pitillasko Urmaeleko behatokiko esku-hartzeak egiteko 165.100 eurotik gorako inbertsioa egin du finantza erakundeak. Lehengoratze ekintzen bidez, erabilera publikoko gune natural horietako habitatak eta jatorrizko baldintzak berreskuratu dituzte.


El Pulguer Putzuko habitata berreskuratzeko lanak


El Pulguer Putzua IKL Tuteratik gertu dago, eta 72 hektarea ditu. Bertan, Espartal gatz-lurretako bazkatoki zaharreko jatorrizko baldintza hidrologikoak berreskuratu dituzte (8 hektarea). Xede horrekin, drainatze sistemak kendu dituzte, hezegune txikiak edo ur geruzak (urtaroaren arabera) sortu daitezen ahalbidetzeko. Gainera, lezka eremua garbitu dute, urpean gelditu dadin saihesteko, eta estepako landare espezieak landatu dituzte, ezpondak egonkortzeko eta begien bistatik isolatzeko.

Era berean, lurzoru gazietako estepa larreak eta sastrakak berreskuratu dituzte, hondatuta zegoen gune batean, ingurunearen kalitatea hobetzeko; izan ere, balio handiko eremua da estepako hegaztientzako babesgune eta habia-toki gisa (Dupont hegatxabala, ganga azpibeltza, edo txoriandre pispoleta, besteak beste). Gaur egun, hegazti horiek oso egoera kezkagarrian daude Foru Komunitatean, nekazaritza jarduera areagotzen ari baita.


Azkenik, El Pulguer Putzura iristeko bidea konpondu dute eta pinudia garbitu dute, joan-etorriak errazteko. Esku-hartzearen guztizko aurrekontua 70.180 eurokoa izan da.

Argazki-galeria


              
Pitillasko Aintzira                            Pulguer



Ugarra  

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa