(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expo Zaragoza 2008ko lehenengo hamabi egunetan 137.000 lagunek bisitatu dute Nafarroako Pabiloia osteguna, 2008.eko ekainak 26

Ekainaren 28an, larunbatean, Foru Komunitateko agintariak Expo Erakusketara joanen dira, Nafarroaren Ohorezko Eguna dela-eta


Lola Eguren Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusiak eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak Nafarroaren Ohorezko Eguna aurkeztu dute

Lola Eguren Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusiak eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak Nafarroaren Ohorezko Eguna aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Lola Eguren Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusiak eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak Nafarroaren Ohorezko Eguna aurkeztu dute, gaur goizean, Zaragozan. Ospakizunak datorren larunbatean eginen dituzte, ekainaren 28an. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea han izanen da, baieztatu duenez.


Era berean, Nafarroako Pabiloiko bisitari kopuruari buruzko datuak eman dituzte ezagutzera. Expo Zaragoza 2008 inauguratu zutenetik (ekainaren 14a), 137.000 lagunek bisitatu dute Nafarroako Pabiloia. Orain arte bisitari gehien izan dituzten egunak ekainaren 21a, larunbata (23.300 bisitari), eta ekainaren 22a, igandea (17.000 bisitari) izan dira.


Lola Egurenek eta Rosa Mary Ibáñezek oso balioespen positiboa egin dute bisitari kopuruaren gainean. Izan ere, Expo hasi besterik ez da egin, eta oraindik ez gaude oporraldian. Egurenek gonbit egin die nafarrei datorren larunbatean, ekainaren 28an, Zaragozara joateko, Nafarroaren Ohorezko Eguna dela-eta. Esan duenez, aprobetxatzeko moduko aukera da, urte asko igaroko baitira berriro ere Nazioarteko Erakusketa bat hain gertu egin arte. Gainera, Iruñeko erraldoiek Zaragozan eginen duten erakustaldia nabarmendu du. Azkenik, Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusiak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatea Expo Erakusketan egotearen aldeko apustua egin duela, Nafarroaren irudia kanpora helarazteko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoaren berri emateko. Rosa Mary Ibáñezek, berriz, Nafarroako Pabiloiak apaindura gutxi dituela eta iraunkortasun eta ingurumen irizpideei jarraiki diseinatu dutela azpimarratu du.


Eguren eta Ibáñezez gain, honako hauek ere Nafarroako Pabiloira bildu dira: bertan proiektatzen duten ikus-entzunezkoaren protagonistetako batzuk; Patxi Mangado nafar arkitektoa, Espainiako Pabiloiaren egilea; Ana Etxaleku, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentrokoa; eta Carmina Sáinz, NILSA enpresa publikokoa. Mangadok goraipatu egin du Nafarroako Pabiloia; izan ere, esan duenez, Foru Komunitateak ongi ulertu du gizakion portaerak ingurumenaren babesean zer garrantzi duen. Sáinzek azpimarratu duenez, berriz, Nafarroan hondakin uraren %97 arazten da, eta datozen hamar urteetan 250 eta 2.000 biztanle arteko herrietan ere arazketa sistemak ezarri nahi dituzte (EBk ezarritako helburutik haratago).


El arquitecto Patxi Mangado, la directora del pabellón, Rosa Mary Ibáñez, la directora general Lola Eguren, y Carmina Sainz (NILSA) y Ana Etxaleku (CRANA).

El arquitecto Patxi Mangado, la directora del pabellón, Rosa Mary Ibáñez, la directora general Lola Eguren, y Carmina Sainz (NILSA) y Ana Etxaleku (CRANA). ( irudia handitu )

Mangado ha elogiado el pabellón navarro porque la Comunidad Foral, ha dicho, ha sabido comprender y reflejar el papel del comportamiento humano en la conservación del medio ambiente. A su vez, Sáinz ha destacado que Navarra depura el 97% de sus aguas residuales y ha anunciado que el objetivo en los próximos diez años es llevar los sistemas de depuración a poblaciones de entre 250 y 2.000 habitantes, por encima del objetivo marcado por la UE.



Después, Lola Eguren y Rosa Mary Ibáñez han visitado el pabellón de España, del que, como se ha dicho, es autor Patxi Mangado, donde han sido recibidas por Dada Sanz, directora del pabellón, y Enrique Martínez, chef del restaurante Maher de Cintruénigo y responsable del restaurante del pabellón de España, donde se sirven 700 comidas diarias y que hoy tendrá, entre otros comensales, a Alberto de Mónaco, con motivo del día del Principado en la Expo.




Una delegación oficial, encabezada por el Presidente Miguel Sanz, se desplazará este sábado 28 de junio a la Expo de Zaragoza para celebrar el Día de Honor de Navarra. Una jornada festiva dedicada a la Comunidad Foral en la que se dará a conocer, además de su folclore, su compromiso con el desarrollo sostenible. El programa incluye un acto oficial que tendrá lugar en el Palacio de Congresos de la Expo y varias actuaciones que se llevarán a cabo a lo largo del recinto ferial.

Argazki bilduma


Handitzeko saka ezazu irudiaren gainean


Lola Eguren, Rosa Mary Ibañez, Patxi Mangado y el cocinero Enrique Martínez, frente al pabellón de España    Lola Eguren y Rosa Mary Ibáñez, durante la rueda de prensa
Nafarroako ordezkaritza Espainiako pabilioian              Prentsaurrea


Patxi  Carmina  Visitantes en el Pabellón de Navarra
Patxi Mangado                  Carmina Sainz (NILSA)        Bisitariak

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa