(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak beste 16,8 milioi € emanen ditu, toki azpiegituretarako ostirala, 2008.eko ekainak 27

Toki Administrazioko Departamentuak 2005-2008ko Toki Azpiegituren Plana zabaldu du, eta onuradunak 47 erakunde izanen dira, besteak beste


Gaur Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, 2005-2008ko Toki Azpiegituren Plana zabaldu dute. Hartara, Gobernuak beste 16,8 milioi €-ko ekarpena eginen du, Nafarroako toki erakundeen proiektuetarako.


Proiektu horiek gauzatzeko 22 milioi euroko inbertsioa eginen dute, gutxienez ere. Nolanahi ere, toki erakundeetarako beste ekarpen batzuen berri ere eman zuen Departamentuak, berriki. Horren adibide ditugu, esaterako, laguntzen deialdiak egiteko emanen dituen 7,9 milioiak, Toki Ogasunen Funtsari buruzko Legea (240 milioi €), edo 2009-2012ko Inbertsioen Plana (233,3 milioi).


2005-2008ko Toki Azpiegituren Plana zabaltzeari esker inbertsio gehiago egin ahal izanen dira, eta horien onuradun toki erakundeak, nafar guztiak, eta Foru Komunitateko ekonomia izanen dira.


Gobernuak, joan den astelehenean, 2005-2008ko Plana hirugarren aldiz zabaltzea hitzartu zuen, kasu honetan 16,8 milioi euroko ekarpenarekin. Zenbatekoaren zati bat 82 proiektu egiteko izanen da, eta onuradunak Nafarroako 47 toki erakunde izanen dira. Beste zati bat, berriz, Ibaiak Arazteko Planerako izanen da (hori ere Azpiegituren Planaren baitan dago).


Dokumentua arautzen duen Foru Legean aurreikusita dagoenez, Toki Azpiegituren Plana zabaltzeko soberakin ekonomikoak erabili daitezke, besteak beste, eta hartara, Plan Zuzentzaileetako azpiegiturak (Hornidura, Ibaien Arazketa, eta Hondakinak) edo toki erakundeek programatutako azpiegiturak (Plan Nagusian erreserban zeudenak) finantzatu daitezke. Kasu honetan, lehendik kanpoan gelditu ziren proiektuak sartu dituzte, hautaketa eta leheneste koefizienteari jarraiki.


Horrela bada, 10eko DII indizea (azpiegitura bakoitzeko defizita) duten inbertsioetarako erabili dute aurrekontua. Gainera, lehendik egin duten moduan, hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanen izapideak batera egin dituzte, eta baita zoladura eta sareak berritzeko lanenak ere.


Nolanahi ere, 2005-2008ko Plana azkeneko aldiz zabaldu dute (asmo hori dute, behintzat), eta soberakin ekonomikorik izanez gero, 10eko DII indizea duten beste proiektu batzuk egiteko erabiliko dute (kale argiteria, batik bat, eta udal eraikinak, segidan). Toki erakundeek lau hilabete izanen dituzte aurreikusitako agiriak aurkezteko, akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.


Guztizko zenbatekotik (16,8 milioi euro) 12,4 milioi toki erakundeek programatutako inbertsioetarako erabiliko dituzte, eta 4,3 milioi, berriz, Plan Zuzentzaileetako azpiegiturak egiteko inbertsioetarako. Toki erakundeek programatutako inbertsioetarako zenbatekoa honela banatuko da:


*3,8 milioi, ura hornitu eta arazteko tokiko sareak berritzeko proiektuetarako


*6,6 milioi, zoladura eta sareak berritzeko proiektuetarako
*636.620 euro, kale argiteriarekin zerikusia duten proiektuetarako
*872.540 euro, udal eraikinetako proiektuetarako, eta
*450.800 euro, hilerrietan hobekuntzak egiteko


Bestalde, Plan Zuzentzaileetako azpiegituretarako emanen dituzten 4,3 milioiak honela banatuko dituzte:


*1,69 milioi, presio handiko ur hornidurako proiektuetarako
*Milioi 1 euro, ibaiak arazteko
*1.090.040 euro, hiri hondakinak biltzeko, eta
*563.210 euro, hiri hondakinekin zerikusia duten esku-hartze espezifikoetarako

Dokumentazioa:
Ampliación del Plan de Infraestructuras Locales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa