(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi bat euroko inbertsioa egin da Olloki eta Ilarratzen sarea nahiz zoladura berriztatzeko ostirala, 2008.eko ekainak 27

Amelia Salanueva kontseilari andreak Esteribarko bi udalerri horietan burututako obrak inauguratu ditu


Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday andreak Olloki e Ilarratzen burutu diren sare nahiz zoladuretako berriztatze-obrak inauguratu ditu gaur goizean. Esteribarko udalerri bi horietan burututako lanek Milioi 1 euroko inbertsioa izan dute. Kontseilari andrearekin izan dira, besteak beste: zuzendari nagusi Pedro Pegenaute Garde jauna, Esteribarko alkate Javier Borda Garde jauna, bai eta udaleko beste kide batzuk ere.


Bertan izan direnek, lehenengo eta behin, Ollokin burutu diren obrak bisitatu dituzte; udalerri horrek 500 biztanle ditu gaur egun. Ondoren, Ilarratzera joan dira. Herri honek 16 biztanle baino ez ditu eta bertan, ia hirigune osoan egin dira obrak.


Toki Administrazioko Departamentuak 461.000 euroko ekarpena onartu zuen Olloki eta Ilarratzeko proiektuak gauzatzeko. Udalerri bi horietako lehenengoan burututako lanak izan dira, Hirigunean zoladura berria jartzea eta San Adrian kaleko saneamendu-sarea berriztatzea. Aipatu obra horiek Esteribarko udalak eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak sustatu eta Iruña Construcción, S.A. enpresak gauzatu ditu. Kasu horretan, 855.441 euroko inbertsioa aurreikusi da, eta zenbateko horretatik 357.682 euroko ekarpena egin du departamentuak.


Ilarratzen, ia hirigune osoan zoladura berria ezarri da; horrez gain, ur-horniketa eta saneamendu sareak ere berriztatu dira. Excavaciones Fresneda, S.L. izan da kontratista. Inbertsio horretarako 170.392 euro aurreikusi dira guztira, eta zenbateko horretatik 103.137 euroko ekarpena egin du departamentuak.


2 milioiko inbertsioak


Bestalde, Esteribar bailaran, orokorrean, beste obra nahiz jarduera batzuk ere barne hartu dira, bai 2005-2008 azpiegitura-plan honetan, bai udalerriei laguntza emateko deialdietan (Leranotz, Larrasoaña, Zuriain, Eugi, Irure, Urtasun, Sarasibar e Ilurdotz), bai eta Esteribarko udalaren laguntzetan. Esteribar bailaran burutu diren eta burutuko diren inbertsioak 2 milioi euro ingurukoak dira; hori horrela, departamentuan ia milioi bateko ekarpena egin du.


Leranotzen, San Adrian kalean zoladura berria jarri eta horniketa-sareak berriztatu dira; 290.796 euro aurreikusi dira horretarako, departamentuak 134.228 euroko ekarpena egin duelarik. Larrasoañan burututako proiektuak izan dira, espaloietan zoladura berria jartzea eta horniketa nahiz saneamendu sareak berriztatzea; 370.147 euro aurreikusi dira horretarako, departamentuak 166.192 euroko ekarpena egin duelarik. Zuriainen, era berean, horniketa nahiz saneamendu sareak berriztatzeko proiektua gauzatu da. Horretarako, 99.941 euroko inbertsioa aurreikusi da, Gobernuak 60.531 euroko ekarpena egingo duelarik. Kasu honetan obrak hasi gabe daude oraindik.


Eugin, bestalde, burutu dira, dagoeneko, ponpaketa-putzuko obrak; horretarako inbertsioa 89.017 eurokoa izan da, eta departamentuak 38.263 euroko ekarpena egin du. Iruren, Iberdrolak burutu ditu, dagoeneko, herrian elektrizitatea jartzeko obrak; horretarako inbertsioa 62.037 eurokoa izan da, eta departamentuak 31.018 euroko ekarpena egin du. Urtasunen ere bukatu ziren hilerriko eraikitze-lanak. Obra horiek burutzeko inbertsioa 90.458 eurokoa izan zen, departamentuak 41.253 ordaindu zituelarik.


Jarduera horiez guztiez gain, Esteribar bailaran bestelako obrak ere burutu dira, Iruñako Eskualdeko Mankomunitatearekin lankidetzan: Sarasibarko urtegira jotzeko bidearen egokitzapena (24.920 euroko zenbatekoa, eta departamentuaren 16.826 euroko ekarpena); edota Ilurdotzeko urtegirako bidearen egokitzapena (15.322 euroko zenbatekoarekin eta 10.274 euroko laguntzarekin). Berdina egin zen Leranotzen; kasu horretan, obraren zenbatekoa 11.030 eurokoa izan zen eta departamentuak emandako laguntza, berriz, 6.575 eurokoa.


Laguntzen deialdiei dagokienez, 2008an Esteribarko udalak herriko bideak seinaleztatzeko laguntza-eskaera egin zuen. Horretarako 7.945 euro inbertitu eta 3.000 euroko laguntza jaso zuen.Larrasoañak ere, bestalde, laguntza eskatu zuen bideak seinaleztatzeko eta aire libreko aparkalekuak eraiki edota berriztatzeko. Inbertsioa, guztira, 30.276 eurokoa izan zen, eta 15.138 euro jaso zituen laguntza gisa. Eugik ere aipatu deialdiaren bidez laguntza eskatu zuen aire libreko aparkalekuak egiteko eta herriko bideetan seinaleak jartzeko. Inbertsio horren zenbateko osoa 25.249 eurokoa zen, eta 12.572 euroko laguntza jaso zuen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa