(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuak berrogei urte bete ditu ostirala, 2008.eko ekainak 27

Urteotan 16.000 pertsona operatu dituzte bertan, eta gaur egun, 500 kirurgia ebakuntzatik gora egiten dituzte urtean


Kutz kontseilaria María Jesús Calvorekin

Kutz kontseilaria María Jesús Calvorekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuak berrogei urte bete ditu. Francisco Aguilera Lobo doktoreak sortu zuen, 1968an, eta harrezkero Foru Komunitateko osasun sare publikoko 16.000 pertsona operatu dituzten bertan. Gaur egun, 500 kirurgia ebakuntzatik gora egiten dituzte urtean.


Urtemuga dela-eta, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak zorionak eman dizkie Zerbitzuko sendagileei, eta ondoren, operazio-gelak ikustera joan da, Eduardo Portillo Bringas sendagile-buruarekin. Portillok espezialitate kliniko horretako xehetasun batzuen berri eman dio kontseilariari, eta baita kirurgia tekniken bilakaeraren berri ere. Gainera, Neurokirurgia Zerbitzuan egiten dituzten ebakuntzetako batzuk erakutsi dizkio, birtualki.


Ezkerretik eskuinera, Idoia Zazpe, Alfonso Vázquez, Celina Arregui, Juan Carlos García, Eduardo Portillo, Alberto Gallo, Eva López, Maite de León, Javier Azcona eta Carmen Esparza.

Ezkerretik eskuinera, Idoia Zazpe, Alfonso Vázquez, Celina Arregui, Juan Carlos García, Eduardo Portillo, Alberto Gallo, Eva López, Maite de León, Javier Azcona eta Carmen Esparza. ( irudia handitu )

Neurokirurgia Zerbitzuan operatzen dituzten patologiak (eta horien ehunekoak) honako hauek dira: garuneko tumoreak (%20), bizkarrezurreko patologiak (%30), traumatismoak (%20), garuneko hodietako patologiak (%10), neurokirurgia pediatrikoa (%10), eta beste batzuk, hala nola minaren tratamendu kirurgikoa eta hidrozefaliaren tratamendua (%10). Gaur egun, tumoreek eta hodietako patologiek gora egin dute, eta traumatismoek, berriz, behera.


Ebakuntzen iraupena eta operazio ondoko egonaldia


 Neurokirurgiak bilakaera nabarmena izan du azkeneko hamarkadan. Patologia batzuetan zauri txikiko kirurgia eta mikrokirurgia erabiltzen hasi dira, eta ondorioz, ebakuntzen erasokortasuna murriztu egin da. Gainera, ebakuntzen eta operazio ondoko suspertze aldiaren iraupena ere txikitu egin dira. Bestalde, gaur egungo operazio-gelak goi mailako teknologia duten ekipamenduz hornituta daude.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa