(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Vianako Las Cañasko urtegiko segurtasuna hobetuko du

astelehena, 2008.eko ekainak 30

Nafarroako Gobernuak 770.818,49 euroko gastua onetsi du Vianako Las Cañasko urtegiko dikeen sendotu eta euren segurtasuna hobetzeko helburuz.


Las Cañas urtegiak 99,76 hektarea okupatzen ditu eta haren edukiera 1 hektometro kubikokoa da. Txikia bada ere, A mailakoa da balizko arriskuen sailkapenean. A kategoriako presak dira, hautsi edo gaizki funtzionatuz gero, hiri guneei edo funtsezko zerbitzuei kalte larria egiten ahal dietenak edo gauzetan edo ingurumenean kalte larri-larriak sor ditzaketenak. Kasu honetan badira bi industrialde presaren azpian, bata Nafarroan eta bestea Errioxan.


Horregatik, Vianako Udalak Larrialdietarako Plana erredaktatu behar izan du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntza tekniko eta finantzarioarekin, eta orain, arriskuak saihesteko xedez, presako dikeen segurtasuna hobetuko da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hitzarmen bat sinatuko du Vianako Udalarekin proiektua aurrera eraman ahal izateko.


Horretarako, ondoko gastu hau aurreikusten du 2011. urtera arte: 160.000 euro 2008. urtean; 204.313,46 euro 2009p. urtean: eta 196.824,46 euro 2010 eta 2011. urteetan. Hurrenez hurren.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa