(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Ikuskaritzaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen Foru Dekretua onartu dute

astelehena, 2008.eko ekainak 30

Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen Foru Dekretua onartu du.


Azaldutako arrazoien arabera, ezagutzaren gizarteak prestakuntza behar berriak planteatu ditu. Pertsonek behar duten eta eskatzen duten hezkuntza profila aldatu egin da, eta interesa hezkuntza baliabideen eta edukien kontrol huts bat izatetik planteamendu zabalago bat izatera pasatu da. Planteamendu horrek emaitzekiko ardura eta horiek lortzeko prozesuen hobekuntza hartzen ditu kontuan. Horretarako, hezkuntza ikuskaritzaren funtzioa arautu behar da, kalitatezko eta zuzentasunezko hezkuntzaren lorpenean eragiten duten faktore guztiak ziurtatzeko. Foru Dekretu honek Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuaren funtzioak eta eskuduntzak ezartzen ditu, alegia, bere antolakuntza eta funtzionamendua.


“Egungo antolakuntza eta funtzionamendu batek –dio testuak- etengabe hobetzeko eta kalitatea lortzeko printzipio eta metodologiak hartu behar ditu kontuan. Horrek ikuskapen jarduera guztiak identifikatzea, atxikitako prozesuak zehaztea eta horiek antolakuntzako hainbat elementuri esleitzea eskatuko du“. Hori guztia Foru Dekretuan agindu dute. Bere helburua Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzea da.


Testuak dioenaren arabera, hezkuntza sistemako elementu eta alde guztien gaineko ikuskapena egingo da, hezkuntza sistemaren eta irakaskuntzaren kalitatea eta zuzentasuna hobetzeko. Hezkuntza Ikuskaritzaren Zerbitzua administrazio unitatea izango da. Bertako Hezkuntza Ikuskari Taldeak ikuskaritza funtzioak burutuko ditu, eta Administrazioko organoak, ikastetxe bakoitzaren autonomia eta izaera berezia errespetatuz, legeak betetzen direla ziurtatuko du; horrez gain, Administrazioko organoak Hezkuntza Administrazioa eta ikastetxeak aholkatu, gainbegiratu, ebaluatu eta informatuko ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko.


Funtzioak


Hezkuntza Ikuskaritzaren funtzioak, besteak beste, honako hauek dira:


- Pedagogia eta antolakuntza ikuspuntutik unibertsitateak ez diren ikastegien funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea, bai titulartasun publikokoak, bai pribatukoak eta bai horietan eragiten duten programak.


- Irakaskuntza praktika eta zuzendaritza funtzioa ikuskatzea, eta etengabeko hobekuntzan, hezkuntza berritzeko prozesuetan eta berrikuntza pedagogikoetan kolaboratzea.


- Hezkuntza Administrazioak ezarritako planen arabera, Foru Komunitateko hezkuntza sistema eta berau osatzen duten elementuak ebaluatzea.


- Hezkuntza Departamentuak Ebaluazio Erakundean eta estatuko nahiz nazioarteko ebaluazio azterketetan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.


- Ikastetxeetan indarrean dauden eta hezkuntza sistemari eragiten dioten legeak, araubideak eta xedapenak betetzen direla ziurtatzea; eta hala balegokio, ikastetxeetako jarduerak indarrean dagoen legedira egokitzeko eskatzea.


Funtzio horiek guztiak betetzeko, ikuskariek honako eskuduntza nagusi hauek edukiko dituzte:


- Ikastetxeetan egiten diren jarduera guztiak zuzenean ezagutzea eta horietarako sarbide librea edukitzea.


- Eskolen eta hezkuntza jarduera ororen garapena ikustea, eta ebaluazio tresna egokien bidez, hezkuntza prozesuen eta emaitzen eraginkortasuna egiaztatzea.


- Besteak beste, ikastetxeen dokumentazio akademikoa, pedagogikoa eta administratiboa aztertzea eta egiaztatzea.


Ikuskapen funtzioa betetzeko, ikastetxeetan bisitak egingo dira, txostenak landuko dira eta eguneroko lan tresna gisa aktak erabiliko dira. Gainera, funtzionamendua hobea izateko, Hezkuntza Ikuskaritzaren Zerbitzua Zuzendaritzak antolatuko du; hain zuzen ere, ikuskatu beharreko lekuak eta berariazko lan arloak zehaztuko ditu.


Hau da, ikuskapen leku bakoitzari ikuskari talde bat atxikiko zaio. Eskualde horretako ikuskari taldeak lehentasunezko koordinazio eremua zehaztuko du, jarduerak garatzeko. Gainera, ikuskari bakoitza zuzenean ikastetxeak, programak, jarduerak eta zerbitzuak kontrolatzeaz, ikuskatzeaz, ebaluatzeaz eta aholkatzeaz arduratuko da, baita dagozkion administrazio ekintzez ere. Horrez gain, ikuskari bakoitzari prozesu bat edo gehiago esleituko zaizkio, hori/horiek diseinatzeko, dokumentatzeko, ezartzeko, kontrolatzeko eta hobetzeko.


Plan Estrategikoa eta Urteko Jarduera Plana


Plan Estrategikoa Hezkuntza Ikuskaritzaren epe ertainerako ildo nagusiak islatzen dituen erakunde dokumentua da. Plan horrek barne ekintzaren helburuak, estrategiak eta ildoak zehaztuko ditu. Plan Estrategikoa dagozkion Urteko Jarduera Planen arabera garatuko eta zehaztuko da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa