(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Arellanoko erromatarren etxaldeko aztarnategi arkeologikoa inauguratu du asteartea, 2008.eko uztailak 1

Martxoan zabaldu zuten, eta harrezkero 16.000 bat bisitari izan ditu, gehienak Aste Santuan. Aztarnategia egokitzeko 1.300.000 bat euroko inbertsioa egin dute


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Arellanoko erromatarren etxaldeko aztarnategi arkeologikoa inauguratu du, gaur goizean. Presidenteaz gain, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria eta Pedro Luis González Castillo Arellanoko alkatea ere bildu dira inaugurazio ekitaldira. Martxoan zabaldu zuten, eta harrezkero 16.000 bat bisitari izan ditu, gehienak Aste Santuan.


Etxaldea XIX. mendearen amaieratik da ezaguna, 1882ko azkeneko egunetan aurkitu zuten mosaiko bati buruzko aipamen ugariei esker. Lehenengo hondeaketa sistematikoak 1988an egin zituzten, eta harrezkero 13 kanpaina burutu dituzte. Ondorioz, landa eremuko etxaldearen joan-etorri historikoa berreraiki ahal izan dute.


Etxalde guztia ez dute induskatu, baina gutxienez ere 11.000 m2 dituela uste dute. Ingurua egokitzeko, bi terraza eraiki dituzte. Azpiko terraza erdi-sotoan dago, eta bertan upategia eta inguruko gelak baino ez zeuden. Gainerako eraikinak behe solairuan egin zituzten, beste terrazaren eta upategiaren gainean.


Arellanoko erromatarren etxaldea hainbat eraikinek osatzen dute. Inperioaren hasieran nekazaritza eta abelazkuntzako erabilera zuten eraikinak dira. Zenbait mende geroago, berriz, tokiko aristokrata familia baten luxuzko egoitza bihurtu zen, erromatarren munduan orokortu zen korronteari jarraiki.


Hondeaketa arkeologikoei esker etxaldearen bi garai nagusietako eraikinak bereizi ahal izan dituzte: batetik, Kristo ondorengo I.-III. mendeetako egiturak (ardoa egiteko zenbait gela), eraikinaren iparraldean eta ekialdean; eta bestetik, Kristo ondorengo IV.-V. mendeetako egiturak, aurreko eraikinen zati bat eta hegoaldea eta mendebaldea hartzen dituztenak. Garai hartan, ardoa egiteari utzi egin zioten, eta batik bat erlijio jarduerak egiten zituzten (Attis eta Cibeles gurtzen zituzten, ekialdeko misterio erlijio bati jarraiki).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa