(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Sanferminetako Prentsaren Nazioarteko Bulegoa aurkeztu dute asteazkena, 2008.eko uztailak 2

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Fermín Alonso Ibarra Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako zinegotzi ordezkariak eta Fátima Ruiz Bacáicoa Iruñeko Prentsa Elkarteko presidenteak Prentsaren Nazioarteko Bulegoa aurkeztu dute, gaur goizean. Aurten zortzigarren aldiz antolatu dute Bulegoa, eta hurrenez hurreneko laugarren urtez Iruñeko Turismo Bulegoan egonen da.


Aurtengo aurrekontua 67.275,05 eurokoa da, eta Bulegoan bost kazetari jardunen dira. Iruñeko Prentsa Elkarteak kontratatuko ditu, hain justu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako diru laguntzari esker (35.875,05 euro). Kultura eta Turismo Departamentuak 17.400 euroko ekarpena egin du; Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak, 9.000 eurokoa; eta Iruñeko Udalak, azkenik, 5.000 eurokoa. Kultura eta Turismo Departamentuak, gainera, Iruñeko Turismo Bulegoko aretoetako batzuk utzi ditu (San Frantzisko plazakoak), kazetarien jarduera gune gisa erabiltzeko, eta informazio lanetarako beharko dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak ere euren esku jarri ditu.


Hartara, Estatu Batuetako, Europako eta Australiako egunkarietako eta Estatuko zein tokiko prentsako goiburu nagusiak izanen dituzte egunero. Gainera, Japonia, Txina, Australia, eta Estatu Batuetako telebistako 700 kanal izanen dituzte euren eskura, eta baita Al-Jazeera arabiar katea ere. Bestalde, informazioaren arloko profesionalek telebista estudio bat eta wi-fi konexioa duten bost ordenagailu izanen dituzte.


Iruñeko Prentsa Elkarteari agindu dioten lanetako bat prentsa txosten bat egitea da. Bertan, Sanferminei, Iruñeari eta Nafarroari buruzko informazio eguneratua bildu beharko dute.


Aurten, jaietako egun bakoitzeko informazioa jarriko dute Bulegoaren web orrian (www.sanferminprensa.es), eta baita argazkiak ere (egileek utzitako argazkiak). Argazkiak webgunean sartu nahi dituztenek inprimaki bat bete beharko dute. Bulegoaren webgunean bertan edo Iruñeko Udaleko orrian (www.pamplona.es) eskuratu dezakete aipaturiko inprimakia.


San Frantzisko plazako Turismo Bulegoak honako ordutegi hau izanen du, kazetariak artatzeko: goizez, ekainaren 30etik uztailaren 5era, 9:00etatik 13:00etara; uztailaren 6an, 9:00etatik 14:00etara; eta uztailaren 7tik 14ra, 7:45etik 14:00etara; eta arratsaldez, uztailaren 4tik 13ra, 17:00etatik 19:00etara.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa