Castellano | Euskara | Français | English
Bihotzaren Gune Klinikoak Nafarroako Osasun Zerbitzuko kardiologia baliabideak biltzen ditu, eta aurrerantzean, egitura berria izanen du. Hartara, modu orekatuagoan eta koordinatuagoan antolatuko dute, Nafarroa osoan, gaixoak bizkorrago eta modu erosoagoan artatzeko.
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria Lizarrako Epaitegietako eraikin berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldiaren buru izan dira, gaur goizean. Eraikin berria kuartel zaharra zegoen lursailean eginen dute.
Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 85’4 milioi € kobratu dituzte Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) bidez. Laguntzak ordaintzeko epea 7 hilabetekoa zen (2007ko abenduaren 1etik 2008ko ekainaren 30era).
Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Fermín Alonso Ibarra Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako zinegotzi ordezkariak eta Fátima Ruiz Bacáicoa Iruñeko Prentsa Elkarteko presidenteak Prentsaren Nazioarteko Bulegoa aurkeztu dute, gaur goizean. Aurten zortzigarren aldiz antolatu dute Bulegoa, eta hurrenez hurreneko laugarren urtez Iruñeko Turismo Bulegoan egonen da.