(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako Politika Bateratuko (NPB) 2007ko laguntza guztiak ordaindu dituzte, Europak ezarritako epean asteazkena, 2008.eko uztailak 2

Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 85’4 milioi € kobratu dituzte Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) bidez. Laguntzak ordaintzeko epea 7 hilabetekoa zen (2007ko abenduaren 1etik 2008ko ekainaren 30era).


Zehazki, 2007ko NBEUFren laguntzetako 85.455.507’55 euroetatik %94’7 2007ko abenduaren 31 baino lehen ordaindu zituzten, araudian ezarrita dagoenen lehenengo hilabetean.


Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (Koordinaziorako Erakunde Nazionala) nabarmendu duenez, ordainketen gauzapen maila handiena duten erkidegoetako bat Nafarroa da. Gainerako zenbatekoa (%5,3) azkeneko 6 hilabeteetan ordaindu dute, eta azken ordainketa ekainaren 26an egin zuten. Hartara, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtseko laguntza guztiak ordaindu dizkiete, legez ezarritako epearen baitan, Nafarroako nekazariei eta abeltzainei. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak Nafarroarako zuen aurrekontuaren %81 laguntza banakatuetako bi ildo nagusitarako izan da. Honako laguntza hauek eman dituzte, hain zuzen: batetik, ordainketa bakarra (57’8 milioi €), laguntzak eta ekoizpena bereizten dituena; eta bestetik, azaleraren araberako laguntzak (11’6 milioi €), landutako hektarea bakoitzeko ordaintzen direnak.


Laguntzen hirugarren taldea abeltzaintzaren sektorerako izan da. Kasu horretan, 10.389.569 euro ordaindu dituzte, guztizko aurrekontuaren %12,1. Abeltzaintzako ustiategietarako zenbatekoaren %75 2007ko abenduaren 31 baino lehen ordaindu zuten, araudian ezarrita dagoenen lehenengo hilabetean. Lehenengo partidak behi eta ardi haztegietarako izan ziren, batik bat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa