(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Lizarrako Epaitegietako eraikin berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldira bildu da asteazkena, 2008.eko uztailak 2

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria Lizarrako Epaitegietako eraikin berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldiaren buru izan dira, gaur goizean. Eraikin berria kuartel zaharra zegoen lursailean eginen dute.


Gauzak sartzen kutxatilan

Akta, argitalpenak eta txanpon batzuk sartzen kutxatilan. ( irudia handitu )

Begoña Ganuza Lizarrako alkateak eman dio hasiera ekitaldiari, bertaratu direnei ongietorria emanez. Ondoren, Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea mintzatu da, eta azkenik, Sanz presidentea. Segidan, akta sinatu dute, eta akta bera, gaurko egunkariak, Lizarrako "Calle Mayor" argitalpena, NAO eta txanpon batzuk kutxatila batean sartu dituzte. Ondoren, agintariek palakada bana bota dute lehenengo harriari eusteko, eraikuntza enpresako langile baten laguntzarekin.


Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi €-ko inbertsioa eginen du Lizarrako Epaitegietako eraikin berria egiteko, honela banatuta: 5,5 milioi, eraikina bera egiteko, eta milioi 1 euro, berriz, Epaitegien ingurua urbanizatu eta hobetzeko. Eraikin berrian Foruzaingoaren bulegoak ere egonen dira.


Eraikin berriak hiru solairu izanen ditu, eta baita estalpeko eremu bat ere, instalazioetarako. Behe solairuan sarrera, epaitegiak (erregistro zibila, auzitegiko erregistroa eta bi epaiketa areto), polizia etxea eta abokatuen elkargoa egonen dira. Lehenengo solairuan lau epaitegi egonen dira, eta horiekin zerikusia duten lanetarako aretoak (prokuradoreen bulegoak, fiskalaren bulegoa, itxarongelak...). Bigarren solairuari dagokionez, oraingoz ez diote erabilera zehatzik emanen, eta estalpeko eremu librea eraikineko instalazioetarako erabiliko dute, oso-osorik.


Miguel Sanz

Sanz presidentea kutxatila estaltzen. ( irudia handitu )

Gainera, sotoa ere aurreikusi dute proiektuan. Bertan hamar lekuko garajea egonen da, polizia etxerako eta epaitegietarako, eta baita ziegak, polizia bulegoak (aldagelak, filiazioa...) eta epaitegiaren eta frogagarrien artxiboak ere.


Hiru erabilerek (epaitegia, polizia etxea eta abokatuen elkargoa) elkarrekiko mendekotasunik gabe funtzionatu ahal izanen dutela bermatzen du proiektuak, eta ondorioz, bakoitzak bere sarrera izanen du. Gainera, barruko ibilbideek ez dute elkar oztopatuko.


Kanpoko itxura eta barrualdearen antolaketa


Proiektuaren arabera, bolumen bakarra eraikiko dute: laukizuzen formako oina duen prisma. Prismak hiru maila izanen ditu, eta lau isurkiko teilatua, prismaren lau aldeetan irtengo dena. Eraikitako erabateko azalera 5.494 m2-koa izanen da (sotoa, behe solairua, lehenengo solairua, bigarren solairua, eta estalpeko eremua).


Eraikinaren kanpo itxuraren bidez bolumen bakarraren ideia indartuko dute, eta erabilerak sarreretan baino ez dira bereiziko. Aurrealdeek eraikineko sarreretan baino ez dute atzeraemangunerik izanen (bat erabilera bakoitzerako).


Aurrealdeak bi koloretako granitozkoak izanen dira, eta beraz, bi maila bereiziko dira. Behe solairuan granito beltza hautatu dute, eraikinean sartzeko solairuaren noblezia nabarmentzeko, eta lau aurrealdeetako hutsarteak bateratzeko. Hartara, norabidearen eta barruko erabileren araberako antolaera izanen dute aurrealdeek. Goiko solairuetan granito grisa (argia) aukeratu dute horma-atal beteetarako, eta gidalerro bertikaleko leiho bat eginen dute, metalezko horma-atalekin (aluminio lakatua). Beraz, solairuetako leihoak taldekatuko dituzte (eta baita goiko solairukoak ere), eta beira eta metalezko horma-atal handi bat eginen dute, aurrealdean, laneko guneak argiztatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa