(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Bihotzaren Gune Klinikoaren egitura berria diseinatu dute, artapenaren bizkortasuna eta hurbiltasuna areagotzeko asteazkena, 2008.eko uztailak 2

Bihotzaren Gune Klinikoak Nafarroako Osasun Zerbitzuko kardiologia baliabideak biltzen ditu, eta aurrerantzean, egitura berria izanen du. Hartara, modu orekatuagoan eta koordinatuagoan antolatuko dute, Nafarroa osoan, gaixoak bizkorrago eta modu erosoagoan artatzeko.


Ekimena María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak, Román Lezáun Bihotzaren Gune Klinikoko zuzendariak, eta Jesús Berjón Bihotzaren Gune Klinikoko Artapen Espezializatuaren eta Lehen Mailako Artapenaren koordinatzaileak aurkeztu dute, gaur goizean.


Guneak lehendik ere egitura malgua zuen. Izan ere, unitate funtzionalak eta diziplina anitzekoak ditu, sortzen diren beharrizanetara egokitzeko. Gunean 38 espezialista jarduten dira (kardiologoak eta bihotzeko zirujauak), Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan.


Berritasunak


Egitura berriaren berritasunei dagokienez, Kardiologia Artapenaren Zuzendaritza Kontseilua sortu dute. Honako hauek osatzen dute: Artapen Espezializatuaren zuzendariak, sareko lau ospitaleetako zuzendariek (Nafarroako Ospitalea, Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitalea, Tuterako Sofia Erregina Ospitalea, eta Lizarrako García Orcoyen Ospitalea), Lehen Mailako Artapenaren zuzendariak, eta Bihotzaren Guneko zuzendariak. Kontseiluak ildo estrategikoak ezarri beharko ditu, besteak beste.


Gainera, Bihotzaren Gune Klinikoko Batzorde Eragilea sortu dute, eta lau koordinazio arlo sortu dituzte: Lehen Mailako Artapeneko Kardiologia Koordinazioa, Ospitale Barruko Kardiologia Koordinazioa, Ospitalez Kanpoko Kardiologia Koordinazioa, eta Berrikuntzako eta Bereizmen Handiko Koordinazioa.


Egitura funtzional berriaren helburua da Nafarroa osoko kardiologia artapena orekatzea, zerbitzu integrala eskaintzeko, prebentziotik abiatu eta tratamendurik aurreratuetaraino.


Helburu horrekin, artapen zirkuituak eta mailak koordinatu eta protokoloak ezarri dituzte, Nafarroa osoan, larrialdiren bat duten gaixoei edo gaixo kronikoei dagokienez. Hartara, bizkorrago eta modu erosoagoan artatuko dituzte.


Gunearen jarduera


Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Bihotzaren Gune Klinikoan 10.000 kontsultatik gora egin zituzten iaz. Gainera, 1.400 prozedura hemodinamiko (kateterismo diagnostikoak, angioplastiak, etab.) eta 468 kirurgia ebakuntza (horietatik 250 gorputzez kanpoko zirkulazioarekin) egin zituzten, 200 taupada-markagailu eta 70 desfibriladore jarri zituzten, eta 200 arritmia-ablazio egin zituzten. Guztira, 2.200 gaixo ospitaleratu zituzten (14.000 egonaldi). Amaitzeko, 6.000 ekokardiograma egin zituzten.


Bihotzeko patologia nagusiek gaixotasun koronarioarekin dute zerikusia. Ohikoenak bularraldeko anginak eta infartuak dira, eta ondoren, hodietako arazoak, bihotzeko hutsegiteak, eta arritmiek eragindako nahasteak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa