(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako hondakinen kudeaketa plan integratu berri bat egiteko eskatuko dio NAMAINSAri

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak 172.451 euroko gastua onartu du NAMAINSA erakundeak (Nafarroako Industria Ingurumena SA) Nafarroako hondakinen kudeaketa plan integratu berri bat egin dezan.


Plan berri honek 1999koa ordezkatuko du. Zaharrak izaera estrategikoa du, eta hasiera batean, bere indarraldia mugagabea da. Bost urtez behin berraztertzea zegoen aurreikusita, eta “errealitatea, beste plan batzuk eta antolakuntza eta teknologia arloko aldaketak ikusita, berria sortzea beharrezkoa zen”.


Gobernuak adierazi duenez, plana onartu zenez geroztik zortzi urte pasatu dira eta beharrezkoa da egoera gaur egungo lege testuinguruan aztertzea eta plan berri bat lantzea; betiere, Europar Batasunak hondakinen kudeaketa arloan onartutako zuzentarauak eta estatuko araudi berriak aplikatuta. Arau horiek eragile tekniko eta ekonomiko berriak eta ingurumenaren eraginkortasunerako eragile berriak hartzen dituzte barne. Horrek guztiak nabarmen aldatzen ditu egun hondakinen kudeaketarako dauden sistemak.


Gobernuak Europako zuzentarauak eta Estatuko beste xedapen batzuk aipatu ditu, besteak beste, gai hauen gainekoak: errausketa, zabortegiak, ontziak, ingurumen kalteak, hondakin biodegradagarriak, lohia, hondakinen lekualdaketa, pilak eta metagailuak, desegiteko ibilgailuak eta beren hondakinak, aparatu elektriko eta elektronikoak, birziklapena, etab. Gainera, Justizia Auzitegiaren hutsegitea aipatu du berariaz, hain zuzen ere, Nafarroako hiri hondakinen frakzio biodegradagarriaren tratamendurako oinarrizko hiru azpiegituren eraikuntza behin betiko baliogabetzen duena. Hori 1999an onartutako Hondakinen Plan Integratuan aurreikusitako ekintza zen.


Zentzu horretan, Gobernuak plan berri bat landu nahi du, industria eta nekazaritzako hiri hondakinen kudeaketan diharduten administrazio eta sektoreek koordinatuta. Ekintzaren irizpideak eta estrategiak zehazterako orduan, plan horrek kontuan hartuko ditu nola eboluzio teknikoa, hala Estatuko eta Europako araudia. Plan berriaren xedea kostu eta irabazi sozioekonomikoen arteko balantzea ahalik eta onena izatea da.


Aipatutako dokumentua plangintza estrategikorako tresna izango da, hondakinen kudeaketan baliabide publiko eta pribatuen esleipena optimizatzeko. Xede nagusietako bat ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoak diren azpiegituren defizita eta instalazio berrietarako egin beharreko inbertsioen kalkulu ekonomikoa zehaztea izango da. Finantzaketa sistema publikoa eta pribatua zehaztuko dira, kudeaketa publikoa eta pribatua kontuan hartuta.


Gobernuak badaki lana oso handia dela, eta gizarte agenteek plana lantzeko prozesuan pertzepziozko parte-hartzea dutela. Hori dela eta, plan osoa ezin daiteke ekitaldi ekonomiko honetan zehar idatzi, eta ezinbestekoa da ordainketa batzuk 2009ra luzatzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa