(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an goi karguendako soldaten izoztea eta Nafarroako Gobernuko langileen kontratazioan gastuari eusteko neurriak onetsi dira

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak goi karguendako soldaten izoztea onetsi du gaurko bilkuran, alde batetik, eta beste aldetik Nafarroako Gobernuko langileen gastuari eusteko beste neurri batzuk. Jakina denez, joan zen ekainaren 23an Nafarroako Gobernuak hainbat neurri onetsi zuen gastuari eusteko (2008ko Aurrekontuetan 150 milioi euroko aurrezpena suposatzen dutenak) eta gaur onetsitakoak neurri haien osagarriak dira.


Gaur hartu den lehen erabakia “eredugarritzat” jo du Miguel Sanz Presidenteak gaurko prentsaurrean eta haren helburua da 2009an soldatak izoztea Nafarroako Gobernuko, haren erakunde autonomoetako eta enpresa publikoetako goi karguei.


Bigarren erabakiaren helburua, berriz, Foru Exekutiboko langileriaren gastuari eustea da, krisi ekonomikoaren egoera kontutan izanik. Erabaki honen neurri nagusiak ondoko hauek dira:


-Nafarroako Gobernuko plantilla izoztea, 2008ko ekainaren 30ean betetako enplegu kopuru benetakoa oinarritzat hartuta (24.000 langile). Arau honetan ez da sartuko behar berriak asetzeko hezkuntza eta osasuneko langileria, baina kontratatzeko aurretiaz ezinbestekoa izanen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena.


-Prozedura automatikoa kenduko da aldi baterako bakante eta ordezkapenak estaltzeko. Hiru hilabetetik behereko bakanteak ez dira beteko (lizentziak, baja medikoak…) eta aipatua baino denbora handiagorako ezinbestekoa izanen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena lanpostua bete ahal izateko. Arau honetatik kanpo ere gelditzen dira hezkuntza eta osasuneko langileria eta, gainerakoan, jendaurreko lanpostu lagun bakarrekoak eta txandakako langileria.


Plantilla izozteko erabaki honek ez ditu ukitzen indarrean dagoen Enplegu Eskaintza Publikoan aurreikusten diren lanpostuak, oposaketarako deialdiak argitaratua egon ala ez.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa