(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilariak Estatuko Justizian egiteko dauden aldaketak aztertu ditu, Unibertsitate Konplutentseko Udako Ikastaro batean ostirala, 2008.eko uztailak 18

Justiziak hainbat jatorri eta eskumen dituzten administrazioak eta pertsonak biltzen ditu, eta batzuetan, gaizki koordinatzen eta mailakatzen dira. Horixe bera adierazi zuen, atzo, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Udako Ikastaro batean ("La Justicia en el siglo XXI: las reformas necesarias").


Estatuko Justizian egin beharko liratekeen aldaketak aztertu zituen Caballerok, eta autonomia erkidegoek XXI. mendeko Justizian duten lekuari buruz mintzatu zen. Adierazi zuenez, "XIX. mendean, Estatu liberalak Justizia zerbitzua antolatu eta planta judiziala ezarri zuen, modu eraginkorrean, probintzien egitura berriari mimetikoki jarraituz. Ziur asko, garaiari zegokion Justizia sortu zuten orduan. Gaur egun, ordea, Justizia ez zaio ongi egokitzen egoera politiko-administratiboari. Beste kasu eta zerbitzu batzuetan eskumenen eskualdaketak modu argian eta eraginkorrean egin dituzte eta zereginak eta funtzioak banatu dituzte. Aitzitik, Justiziaren kasuan ez da horrelakorik gertatu".


Caballerok aipatu zuenez, herritarrek hainbat baliabide dituzte (giza baliabideak zein baliabide materialak) Justiziaren baitan. Epaileak, magistratuak, fiskalak, abokatuak eta prokuradoreak alde batera utzita, beste hainbat profesional ere badaude: idazkari judizialak, ofizialak, laguntzaileak, agente judizialak, auzitegiko sendagileak, psikologoak, gizarte langileak, itzultzaileak, poliziak eta kartzeletako langileak. Caballeroren iritziz, profesional horiek guztiak ongi egituratu eta funtzionatzeko beharrezkoa da zereginak modu argian eta behar bezala banatzea.


Caballerok adierazi zuenez, ekonomiaren ikuspuntutik, Justiziak beste zerbitzu publiko batzuek baino baliabide gutxiago izan ohi ditu, beharbada Botere Betearazlearen erantzukizuna partziala delako. "Hartara, baliteke Botere Betearazleak joera izatea baliabide gehienak zuzenean kudeatzen dituen zerbitzuetarako erabiltzeko (osasuna, hezkuntza, azpiegiturak), eta joera txikiagoa izatea, berriz, Justizia finantzatzeko; izan ere, haren antolakuntzan lekuz kanpo dago".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa