(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expo Erakusketako bisitariei hizkuntza aniztasun handia eskaintzen dieten pabiloietako bat Nafarroakoa da asteartea, 2008.eko uztailak 22

"Heraldo de Aragón" egunkariko erreportaje batean, Expo Erakusketako pabiloiek Estatuko eta atzerriko bisitariekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten hizkuntzak aztertu dituzte


Nafarroako Pabiloiko informazio eskuorriak.

Nafarroako Pabiloiko informazio eskuorriak. Heraldo de Aragón. ( irudia handitu )

Expo Erakusketako bisitariei hizkuntza aniztasun handia eskaintzen dieten pabiloietako bat Nafarroakoa da. Horixe bera adierazi dute "Heraldo de Aragón" egunkariak atzo argitaratu zuen erreportaje batean.


Hain zuzen ere, Expo Erakusketako pabiloietako hizkuntza eskaintzaren alderaketa egin dute erreportajean, eta adierazi dutenez, "pabiloi gutxi daude Nafarroako Foru Komunitatekoa bezain ongi prestatuta".


Berria atzo argitaratu zuten, Aragoiko egunkariaren argitalpen digitalean(www.heraldo.es/expo/reportajes/lenguas2007.html); "Don de lenguas en la Expo" (Hizkuntzen dohaina Expon) izenburuarekin. Bertan, Erakusketako antolatzaileak eta pabiloiak bisitariengana nola zuzentzen diren aztertu dute. Zehazki, autonomia erkidegoek bisitariekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten hizkuntzak aztertu dituzte.


Erreportajean honako ondorio hau atera dute: "pabiloi gutxi daude Nafarroako Foru Komunitatekoa bezain ongi prestatuta". Gainera, erreportajeak honako hau dio: "Mariyú Rapún turismoko arduradunak azaldu duenez, pabiloiko eskuorriak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz, eta japonieraz daude, eta Nafarroako langileek menderatzen ez duten hizkuntza bakarra azkeneko hori da, japoniera. Zeinuen mintzairako interprete batek ere egiten du lan Nafarroako ordezkarientzat".


Beraz, Nafarroako Pabiloiak zortzi hizkuntzatan eskaintzen du informazioa. Beste pabiloi batzuetan, berriz, informazioa gaztelania hutsean eskaintzen dute. Nolanahi ere, erakustoki gehienetan Zaragozako Expo Erakusketako hiru hizkuntza ofizialetan eskaintzen dute informazioa (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), eta bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetako pabiloietan, baita kasuan kasuko erkidegoko hizkuntzan ere.


Informazio eskuorri bat japonieraz

Informazio eskuorri bat japonieraz. Heraldo de Aragón. ( irudia handitu )


Erreportajean nabarmendu dutenez, Zaragozako Erakusketako lehenengo hilabetean atzerriko 45.000 bat bisitari izan dituzte. Horiek guztiek, "hainbat erraztasun" omen dituzte bertako edukiak ulertu eta "Erakusketan bizirik ateratzeko".


Gainera, antolatzaileen eskumeneko euskarri guztiak hiru hizkuntza ofizialetan daudela eta zerbitzu guztiak seinaleztatzeko piktograma handiak (bisitariek bizkor ulertzeko modukoak) jarri dituztela adierazi dute erreportajean. Nolanahi ere, pabiloi bakoitzak askatasun osoa omen du nahi duen hizkuntza erabiltzeko, eta ondorioz, "hizkuntza aniztasuna batetik (ia) infinitura bitartekoa" omen da.



Era berean, erreportajean hamahiru argazki jarri dituzte, eta horietako bi Nafarroari buruzkoak dira. Lehenengoan, aipaturiko hizkuntzetan idatzitako informazio eskuorriak ageri dira, Nafarroako Pabiloiko atarteko erakusmahaian. Bigarrenean, berriz, japonieraz idatzitako informazio eskuorri bat dago (erakustokiko edukiari buruzko eskuorria).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa