(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Teatro de la Abadía" konpainiak "El burlador de Sevilla" aurkeztuko du, Dan Jemmetten zuzendaritzapean

asteazkena, 2008.eko uztailak 23

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren baitan, "Teatro de la Abadía" konpainiak "El burlador de Sevilla o el convidado de piedra" aurkeztu du, gaur eguerdian, prentsaurrekoan. Gaur eta bihar gauean antzeztuko dute, 22:30ean, San Pedro elizako klaustroan, Dan Jemmett-en zuzendaritzapean.


El burlador de Sevilla

Antzezpeneko une bat ( irudia handitu )


Protagonistak Ester Bellver, Lino Ferreira, Ernesto Arias, David Luque, Luis Moreno eta Marta Poveda dira. Eszenografia eta jantziak Dick Bird-enak dira.


Don Juanen mitoak literatura eta herri sustrai ugari ditu, baina "El burlador de Sevilla" lanean mamitu zen behin betiko. Antza, lanaren egilea Tirso de Molina da, eta 1615 inguruan idatzi zuen. 1630 inguruan, berriz, estreinakoz argitaratu zuten.


"Teatro de la Abadía" konpainiak Dan Jemmetti gonbit egin zion klasiko handiaren bertsio bat zuzentzeko, eta hark, amodioa, desilusioa, mozorroak eta lilura hizpide dituen lana egin zuen. Dan Jemmettek Antzerki eta Literatura Ingeleseko ikasketak egin zituen, Londonen. Marc von Henning-ekin batera Primitive Science sortu zuen (antzerki esperimentaleko taldea), eta aktore aritu zen bertan, besteak beste honako proiektu hauetan: Heiner Müller-en "Medea material" eta "Cuarteto"; Brecht-en "Antígona"; "Hambre", Kafkaren kontakizunetan oinarrituta; eta "Bibliotecario imperfecto", Borges-en testuetan oinarrituta.


Eszena zuzendari gisa, estreinakoz Londoneko Young Vic Theatre antzokian ari zen, Alfred Jarry-ren "Ubú" lanarekin. Ondoren, ikuskizun bera Parisen aurkeztu zuten, frantsesez. 1998az geroztik Frantzian bizi da, baina sarritan beste herrialde batzuetan ere egiten du lan, zuzendari gisa. Honako antzerki ekoizpen hauek azpimarratu ditzakegu: "Casi Hamlet", Parisko Théâtre Vidy-Lausanne eta Théâtre Chaillot konpainiekin; "Shake" ("Noche de Reyes" lanean oinarrituta dago, eta Frantziako Kritikaren Saria lortu zuen, "errebelazio ikuskizun" gisa. Parisko Théâtre de la Ville antzokian estreinatu zuten, eta 2002an, La Abadían antzeztu zuten); Marlowe-ren "Dr. Faustus"; "Dog Face", "The changeling" lanaren bertsioa (La Abadían eskaini zuten, Udazkeneko Jaialdian); Gozzi-ren "Amor de las tres naranjas" eta "Cinderella", biak familientzako. Opera ere zuzendu izan du: Mozarten "La flauta mágica", Enschede-n (Herbehereak); Rossini-ren "L’occasione fa il ladro", Frantziako ARCAL opera etxearekin; Gilbert eta Sullivan-en "Los gondoleros", Düsseldorf-en; Rendine-ren "Un segreto d’importanza", Bolognan; Jürgen Simpson-en "Thwaite", Londonen; eta Cavalli-ren "L’Ormindo", Nanterre-n.


Antzerki testuetan oinarrituta ez dauden lanei dagokienez, honako hauek aipatu ditzakegu: "En la despensa de Veronese", italiar margolariaren lanei buruzko instalazio-performancea; "The little match girl", Andersen-en ipuin batean oinarritua (pospolo saltzailearen ipuina), The Tiger Lillies-en musikarekin; John Berger-ekin elkarlanean, "El museo del deseo" testuaren bertsio eszenikoa, Théâtre de Colombes antzokian; "The collected works of Billy the Kid", Michael Ondaatje-ren eleberrian oinarritua, Quantum Theatre konpainiarekin (2007ko Udazkeneko Jaialdia). Egin duen muntaiarik berriena "Les précieuses ridicules" da (2007ko azaroa); hartara, Comédie Française konpainian Molière-ren lan bat zuzendu duen lehen britainiarra da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa