(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Unibertsitatean sartzeko proba berrian ahozko azterketa bat eginen dute, ingelesez edo atzerriko beste hizkuntza batean

asteazkena, 2008.eko uztailak 23

Unibertsitateko ikasketa ofizialak (graduatua) egiteko baldintzak eta Estatuko unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak arautzen dituen Errege Dekretuaren Proiektutik horixe bera ondorioztatu daiteke.



Errege Dekretuaren Proiektua Hezkuntzako Batzorde Nagusiak aztertu zuen, atzo (uztailaren 22a), Madrilen egin zuten bileran. Teresa Aranaz Jiménez Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia bertara bildu zen.


Zenbait gauza zehaztea falta bada ere, unibertsitatean sartzeko probak bi fase izanen ditu (orokorra eta berariazkoa). Lehenengoan, Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera joan nahi dutenek behar dituzten heldutasuna eta trebeziak balioztatuko dituzte.


Proiektuaren berritasunetako bat aipatzekotan, ingelesezko ariketa bat eginen dute, ahozko adierazpena eta ulermena ebaluatzeko. Nolanahi ere, neurri hori 2011-2012 ikasturtean jarriko dute abian.


Hizkuntza gaitasunek berariazko pisua izanen dute lehenengo fasean, eta lau ariketa eginen dituzte: hiru, irakasgai komunei buruzkoak (horietako bat atzerriko hizkuntza da); eta bat, modalitateko irakasgai bati buruzkoa. Azterketa bakoitzean 1-10 puntu eskuratu ahal izanen dira. Gainera, bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia erkidegoek beste ariketa bat egin ahal izanen dute, bosgarrena, kasuan kasuko erkidegoko hizkuntzari buruz.


Berariazko faseari dagokionez, diziplina zehatzetako gaitasunak balioztatuko dituzte, eta ikasleek bi irakasgai hautatu ahal izanen dituzte.


Unibertsitatean sartu ahal izateko, beharrezkoa izanen da lehenengo fasean 5 puntu eskuratzea (gutxienez ere). Gainera, batxilergoko notarekin batez bestekoa eginen dute. Berariazko faseari dagokionez, haren xedea nota igotzea izanen da, batez ere plaza eskari handia duten ikasketak egin nahi direnean.


Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirolaren Ministerioak lan taldeak sortzeko proposamena egin die autonomia erkidegoei. Irailetik aurrera hasiko dira lanean, probak zehaztu eta Dekretua ezartzeko modurik egokiena aztertzeko.


Autonomia erkidego gehienek balioespen positiboa egin dute Errege Dekretuaren Proiektuaren gainean, baina zenbait alderdi berrikusi egin beharko dituzte, testuaren formari zein funtsari dagokionez. Honako hauek, esaterako: azterketa motak, Batxilergoko 2. mailako irakasgaiekiko lotura, irakasgai komunek modalitatekoek baino pisu handiagoa izatea, azterketak zuzentzeko objektibotasuna, ahozko proba antolatzeko zailtasunak, etab. Alderdi horiek guztiak berrikusi eta hobetu eginen dituzte, Dekretua indarrean jarri aurretik.


Autonomia erkidego gehienek balioespen positiboa egin dute Errege Dekretuaren Proiektuaren gainean, baina zenbait alderdi berrikusi egin beharko dituzte, testuaren formari zein funtsari dagokionez. Honako hauek, esaterako: azterketa motak, Batxilergoko 2. mailako irakasgaiekiko lotura, irakasgai komunek modalitatekoek baino pisu handiagoa izatea, azterketak zuzentzeko objektibotasuna, ahozko proba antolatzeko zailtasunak, etab. Alderdi horiek guztiak berrikusi eta hobetu eginen dituzte, Dekretua indarrean jarri aurretik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa