(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza Ministerioaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmenari jarraiki, liburuak finantzatzeko laguntzak bateratuko dituzte

astelehena, 2008.eko uztailak 28

Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpetuko duten hitzarmenaren testua onartu du Nafarroako Gobernuak; hots, 2008-2009 ikasturtean derrigorrezko hezkuntzan matrikulatutako ikasleen familiei eskolako liburuak eta materiala finantzatzen laguntzeko hitzarmenaren testua.



Nafarroako Foru Komunitateak eta Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak derrigorrezko hezkuntzako ikasliburuak erosten laguntzeko sistemak dituzte, eta bi Administrazioetako laguntzak osagarriak dira.


Jakina denez, derrigorrezko hezkuntzako ikasliburuen finantzaketari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea onartu ondoren, "Ikasliburuen Doakotasun Programa" jarri zuten abian, eta 2008/2009 ikasturteko egutegiaren arabera, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan du eragina. Programak eragina du, zalantzarik gabe, ikasliburuak erosteko laguntzen deialdietan; batetik, Programaren ezarpenak aurrera egin ahala, laguntzak mugatuagoak dira (maila gutxiagotarako laguntzak); eta bestetik, hirugarren laguntza sistema osatzen du (xede bereko laguntzak).


Hainbat laguntza sistema izateak eragiten duen nahasmena saiheste aldera, komenigarritzat jo dute ikasliburuak erosteko laguntzak deialdi bakarrean biltzea (Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatzen dituzten laguntzak). Laguntzen Deialdiak eta Ikasliburuen Doakotasun Programak xede bera dutenez, Hitzarmenean batera bilduko dituzte bi finantzaketa sistemak. Horrela bada, Estatuko Administrazioak 1.059.256,00 €-ko ekarpena eginen du, Laguntzen Deialdirako, eta Hezkuntza Departamentuaren ekarpena, berriz, bitan banatuko dute: 3.000.000 €, Ikasliburuen Doakotasun Programarako; eta 412.325 €, Laguntzen Deialdirako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa