Castellano | Euskara | Français | English
Azpisektoreetako bat Azkoieni dagokio, eta bestea, berriz, Caparroso, Martzilla eta Erriberriri
Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpetuko duten hitzarmenaren testua onartu du Nafarroako Gobernuak; hots, 2008-2009 ikasturtean derrigorrezko hezkuntzan matrikulatutako ikasleen familiei eskolako liburuak eta materiala finantzatzen laguntzeko hitzarmenaren testua.
Nafarroako Gobernuak baimena eman du 2009-2012 aldirako laguntza teknikoa kontratatzeko Errepideen Kontrolerako Zentroa eta haren menpe dauden sistema eta instalakuntzak (tunelak, argiteria eta semaforoak) mantendu eta ustiatzeko.
Proiektuari jarraiki, herria saihestuko duen bidea eginen dute, eta saihesbideak NA-161 eta NA-6810 errepideak lotuko ditu, NA-6810 eta N-113 errepideek bat egiten duen lekutik gertu
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 211.807 euroko dirulaguntza eman diezaion Merkatarien Elkarteen Federazioari Nafarroako Merkataritzaren Modernizaziorako II. Planean jasotako hainbat proiektu garatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, Lurreko Telebista Digitala (LTD) Nafarroa osoan ikusi ahal izateko. Hain zuzen ere, 1995ean Foru Komunitateak eta Espainiako Telebista Sare Teknikoaren Erakunde Publikoak (Retevisión) izenpetu zuten lankidetza hitzarmena osatzeko eranskin bat izenpetzeko baimena eman du Gobernuak.