(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Lurreko Telebista Digitala (LTD) Nafarroa osoan ikusi ahal izateko akordioa onartu dute

astelehena, 2008.eko uztailak 28

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, Lurreko Telebista Digitala (LTD) Nafarroa osoan ikusi ahal izateko. Hain zuzen ere, 1995ean Foru Komunitateak eta Espainiako Telebista Sare Teknikoaren Erakunde Publikoak (Retevisión) izenpetu zuten lankidetza hitzarmena osatzeko eranskin bat izenpetzeko baimena eman du Gobernuak.



Zentzu horretan, Nafarroako Gobernua lanean ari da, azkeneko urteetan, Lurreko Telebista Digitalaren estaldura zabaldu eta Foru Komunitateko herritar guztiei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.


Gaur erdietsi duten akordioaren helburua honako hau da: Lurreko Telebista Digitalaren estaldura handitzen jarraitzea, eta hartara, TDT Nafarroa osoan ikusi ahal izatea. Horretarako, 6,1 milioi euroko inbertsioa eginen dute, 2010era arte, TDT beste 27.639 lagunek ikusi ahal izateko (falta den %5a). Oraindik estaldurarik ez duten gehienak landa eremuetan, herrigune txiki eta isolatuetan edo baserrietan bizi dira, eta eremu horietako baldintza geografikoek oztopatu egiten dute TDT seinalea ohiko sistemen bidez (uhinak) heltzea. Pertsona horiek guztiek TDT ikusi ahal izateko, Nafarroako Gobernuak azkeneko baliabide teknikoak erabiliko ditu (baita satelite bidezko teknologiak ere), eta telekomunikazio guneak (37) eta telebanaketa guneak (57) ezarriko ditu.


Gaur egun, Lurreko Telebista Digitalak %95eko estaldura du Nafarroan (Estatuko eta erkidegoetako telebista kateak), eta horretarako 17 telekomunikazio gune jarri dituzte abian. Plan Tekniko Nazionalean aurreikusitako estaldura faseetatik haratago dagoen ehunekoa da. Plan Tekniko Nazionaleko egutegia honako hau da, hain zuzen:


- Herritarren %88, 2008ko uztailaren 31 baino lehen


- Herritarren %90, 2008ko abenduaren 31 baino lehen


- Herritarren %93, 2009ko uztailaren 31 baino lehen


- Herritarren %96 (kontzesioa duten sozietate pribatuak) eta %98 (Estatuko edo erkidegoetako erakunde publikoak), 2010eko apirilaren 3a baino lehen


Gaur egungo estaldura Plan Tekniko Nazionalean aurreikusitakoa baino askoz handiagoa da, Nafarroako Gobernuaren, Abertis Telecom konpainiaren eta Opnatel sozietate publikoaren arteko akordioari esker.


Nafarroako Gobernuak, gaurko akordioari esker, beste bultzada bat eman dio Lurreko Telebista Digitalaren estaldurari, eta Estatuko Gobernuaren eta autonomia erkidegoen arteko akordioetatik haratago joan da.


Gainera, gaur onartu duten inbertsioaren bidez, nafar guztiek TDT ikusteko aukera izan dezaten lortu nahi du Gobernuak, berdintasun eta aldiberekotasun baldintzak beteko dituen zerbitzu publikoa eskaintzeko, bizilekua gorabehera.


Lurreko Telebista Digitala Foru Komunitate osoan ikusi ahal izateko, Nafarroako Gobernuak ahalegin ekonomiko handia egin beharko du eta irtenbide tekniko garestiak erabili beharko ditu, gaur egun TDT estaldurarik ez duten eremuetako baldintza geografikoen arabera (gehienak, landa eremuak).

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa