(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Merkatarien Elkarteen Federazioarentzako dirulaguntza bat onetsi da modernizazio proiektuak garatzeko

astelehena, 2008.eko uztailak 28

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 211.807 euroko dirulaguntza eman diezaion Merkatarien Elkarteen Federazioari Nafarroako Merkataritzaren Modernizaziorako II. Planean jasotako hainbat proiektu garatzeko xedez.


Proiektu hauek funtsean ondoko helburu hauek dituzte: belaunaldi aldaketa sustatzea eta traspasoen poltsa sortzea, erosketen zentralak sortu eta dendak haietan bazkidetzea, eta leialtze sistema bat garatzea. Belaunaldi aldaketa eta erosketen zentralei buruzko proiektuak 2006 eta 2007. urteetan Federazioak egin dituenen jarraipena dira, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren sostengua eduki dute dirulaguntza zuzenen bitartez.


Horrez gain, leialtze sistema bat garatzeko proiektuak ere sostengua jaso du, Avanza Planaren bidez, tresna informatikoa egiteari dagokionez. Azken arlo proiektuan orain ematen den dirulaguntza erabiliko da leilatze sistema martxan jarri, haren berri eman eta denden eta kontsumitzaileen artean sustatzeko, izan ere, fase horrek ez du Avanza Planaren fondoen laguntzarik.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa