(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV-5 Sektorea bi zonatan banatu dute, bizkortasun arrazoiak direla-eta

astelehena, 2008.eko uztailak 28

Azpisektoreetako bat Azkoieni dagokio, eta bestea, berriz, Caparroso, Martzilla eta Erriberriri


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV-5 Sektorea bi zonatan banatu du. Ondorioz, bi zonetako lursailak berrantolatu eta ureztatze sail bilakatzeko prozesuak bereizi eginen dituzte. Zonetako bat Azkoieni dagokio, funtsean, eta bestea, berriz, Caparroso, Martzilla eta Erriberriri.


Aipaturiko azpisektoreak independenteak dira hidraulikari dagokionez. Beraz, lursailak berrantolatzeko administrazio izapideak eta eraikuntza proiektua loturarik gabe egin daitezke, eta baita lanak ere (sareak banatuta baina Ubideko hargune beretik). Hartara, kontzesio kontratua beteko dute (lursailak ureztatze sail bilakatzeko prozesua eta Nafarroa 2012 Planean aurreikusitakoa bat egiten dituena), eta nahitaezkoak ez diren atzerapenak saihestuko dituzte (izan ere, Sektoreko zati batean jazotako atzerapenek bi zonetan izanen lukete eragina). Horixe bera da IV-5 Sektorea bi zonatan banatu izanaren arrazoi nagusia.


Hain zuzen ere, IV-5 Sektoreko lursailak berrantolatzeko oinarriak sortu eta jabegoen gaineko ikerketa juridikoetan aurrera egin ahala (batik bat Azkoiengo “El Cascajo” izeneko herri bazkatokiari dagokionez), agerian gelditu zen komenigarria zela Sektorea bitan banatzea. Izan ere, Nafarroako Gobernuak eta Azkoiengo Udalak onartutako Transakzio Hitzarmenaren ezarpenaren atzerapenak kontzesio kontratuan aurreikusitako epeak ez betetzea eragin zezakeen.


Zehazki, Azkoien inguruko esku-hartze eremuak (IV-5-I Sektorea) 1.400 bat hektarea ditu, eta 937 bat hektarea ureztatze sail bilakatuko dituzte. Azpisektorearen mugak honako hauek dira: iparraldean eta ekialdean, Faltzes eta Martzilla; mendebaldean, Argako tradiziozko ureztatze eremuak (Azkoien); eta hegoaldean, Bayungako tradiziozko ureztatze eremuak (Azkoien).


Bestalde, Caparroso, Martzilla eta Erriberri inguruko esku-hartze eremuak (IV-5-II Sektorea) 2.535 bat hektarea ditu, eta 1.076 bat hektarea ureztatze sail bilakatuko dituzte. Azpisektorearen mugak honako hauek dira: iparraldean, Nafarroako Ubideko 19b tartearen amaiera eta Valdecuera amildegia; ekialdean, Murillo el Cuende; mendebaldean, Azkoien; eta hegoaldean, Bayungako tradiziozko ureztatze eremuak eta Saso ibaia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa