(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corellako Saihesbidea eraikitzeko kontratua egiteko baimena eman du Gobernuak, Nafarroa 2012 Planaren baitan

astelehena, 2008.eko uztailak 28

Proiektuari jarraiki, herria saihestuko duen bidea eginen dute, eta saihesbideak NA-161 eta NA-6810 errepideak lotuko ditu, NA-6810 eta N-113 errepideek bat egiten duen lekutik gertu


Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bileran, Corellako Saihesbidea eraikitzeko kontratua egiteko. Hain zuzen ere, honako kontratu hau baimendu dute: “Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko Esku-hartzea: Corellako Saihesbidea”. Kontratuaren zenbatekoa 9.299.266,9 eurokoa izanen da, eta bi urtetan ordainduko dute: 900.000 euro, 2008an; eta 8.399.266,90 €, 2009an.


Corellako Saihesbidea Nafarroa 2012 Planean eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean dago aurreikusita, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki.


Saihesbidea Corellako herrigunearen iparraldean eginen dute, udal mugapean, “La Ribera” izeneko ingurunean. Corella gune estrategiko batean dago, Iruñea, Logroño, Zaragoza eta Soriarik 100 bat kilometrotara.


Proiektuari jarraiki, herria saihestuko duen bidea eginen dute, eta saihesbideak NA-161 eta NA-6810 errepideak lotuko ditu, NA-6810 eta N-113 errepideek bat egiten duen lekutik gertu.


Saihesbidearen guztizko luzera 3.710 metrokoa izanen da, eta haren ardatzak bi tarte izanen ditu: lehenengoa, 1.530 metrokoa; eta bigarrena, 2.180 metrokoa. Lehenengo tartea, bigarren mailako sareko NA-161 errepideko 6+000 kilometrotik gertu proiektatu duten biribilgune itxian hasiko da, eta NA-6920 errepidearekin lotzea ahalbidetuko duen beste biribilgune itxi batean amaituko da. Bigarren tartea, berriz, lehenengoa amaitzen den lekuan hasiko da, eta NA-6810 errepidean eginen duten beste biribilgune itxi batean amaituko da, NA-6810 eta N-113 errepideek bat egiten duen lekutik gertu.


Saihesbidearen ereduzko ebakidurari dagokionez, 7,00 metroko galtzada, 1 metroko bazterrak, eta 0,75 metroko bermak izanen ditu (alde banatan).


Egitura enblematiko gisa honako hauek aipatu ditzakegu: gaineko igarobide bat (hilerritik gertu dagoen bide baterako), Alhama ibaiko zubia, eta Soria-Castejón trenbide azpiko igarobidea.


Lanak amaitzeko epea 18 hilabetekoa da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa