Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak baimena eman du errepideen kontrolerako laguntza teknikoa kontratatzeko 2009-2012 aldirako
astelehena, 2008.eko uztailak 28Nafarroako Gobernuak baimena eman du 2009-2012 aldirako laguntza teknikoa kontratatzeko Errepideen Kontrolerako Zentroa eta haren menpe dauden sistema eta instalakuntzak (tunelak, argiteria eta semaforoak) mantendu eta ustiatzeko.
Aurrekontu osoa 264.000 eurokoa da eta lau urtetan banatuko da, bakoitza 66.000 eurokoa. Kontratuaren exekuzio epea 2009ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2012ko abenduaren 31n amaituko da.
Kontratuaren bidez laguntza teknikoa eskainiko da Errepideen Kontrolerako Zentroaren ustiapen eta mantentzerako eta, zehatz-mehatz, mantendu eta hobetuko dira Errepide Sareko tuneletako instalakuntzak, kamerak, mezu aldakorren panelak, SOS zutoinak, argiteria eta semaforoak, eta Kontrolerako Zentroko komunikazio sarea eta instalakuntzak.
Foru Ogasunaren Legeak xedatzen duenez, hainbat urtetarako gastu konpromisoa hartzeko aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena behar da.