(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Zaragozako alkateak "Zaragozako Defendatzailearen domina" eman dio Miguel Sanz presidenteari

asteartea, 2008.eko uztailak 29

Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak "Zaragozako Defendatzailearen domina" eta hori egiaztatzen duen diploma eman dizkio, gaur eguerdian, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteari. Aipaturiko domina Zaragoza 2008 Fundazioak ematen du, eta Aragoiko hiriburuko setioen bigarren mendeurrena gogora ekartzeko ekimenen esparruan kokatuta dagoen ekitaldia izan da.


el alcalde de Zaragoza, Juan Alberto Belloch, entrega la medalla a Miguel Sanz

• Juan Alberto Belloch, Zaragozako alkatea, Miguel Sanzi domina ematen ( irudia handitu )


Miguel Sanz presidentea pozik agertu da saria eman diotelako. Adierazi duenez, "gutariko bakoitzarenganako egiazko estimuaren eta afektu sakonaren adierazpen gisa jaso dugu domina".


Era berean, honako hauek azpimarratu ditu: "setioak gogora ekartzean bakerantz eta justiziarantz aurrera egiteko nahia aldarrikatu behar dugu, irmotasun osoz, eta baita gure bizikidetza eremuan gerrak eta indarkeria errotik ezabatzeko borondatea ere. Gizadiak ulermenaren, lankidetzaren eta elkartasunaren bidean aurrera egiteko duen ahalmenean uste osoa izan behar dugu."


Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak adierazi duenez, berriz, gaur goizeko ekitaldiak "konnotazio berezia" izan du, Foru Komunitatearen eta Aragoiren arteko lotura tarteko. Bellochek adierazi duenez, "Aragoik herriren batekin bat egiten badu, horixe Nafarroa da" eta "duela 200 urte herri bera izan ginen".


Nafarroako ordezkari ugarik defendatu zuten Zaragoza frantziarrengandik. Honako hauek azpimarratu ditzakegu: Doyle jeneralaren tiratzaileen batailoia, 400 bat kide zituena; Javier Mina "Ikaslea", Espainiako lehenengo gerrilla ofiziala sortu zuena, frantziarren aurka borrokatzeko; eta Espoz y Mina jenerala, Javier Minaren osaba, 1814an Zaragoza askatu zuena.


Imagen del acto.

Ekitaldiko irudia ( irudia handitu )


Zaragozako Defendatzailearen dominaren bidez Aragoiko hiriburuko setioen bigarren mendeurrena gogora ekartzeko ekitaldiak antolatzen lagundu duten erakundeei esker ona adierazi nahi diete, eta baita Independentziaren Gerran Zaragoza defendatu zutenei ere. Hartara, berrogeita hamar bat erakunde, erlijio ordena eta unitate militarrek jaso dute domina.


Foru Komunitateari dagokionez, Zaragoza 2008 Fundazioak Zaragozako Defendatzailearen domina Nafarroako Gobernuko presidenteari ematea erabaki zuen, "bigarren mendeurrena gogora ekartzeko ekitaldiak antolatzeko eskaini duen laguntzarengatik esker ona adierazteko, aurreko nafar agintariek 1808 eta 1809ko setioetan hiria defendatzeko egin zuten lana gogora ekartzeko, eta hiria babesten ari zirela bertan hil ziren nafarrei bake eta oroimen eskaintza egiteko".


Ekitaldira honako hauek bildu dira: Zaragozako Udaleko Udalbatzako kideak, Zaragoza 2008 Fundazioko ordezkariak (Pilar Alcober Lamana presidenteordea eta Jesús Ángel González Isla zuzendaria buru hartuta), Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilaria, eta Zaragozako Nafarroako Etxeko ordezkariak.


Zaragozako Defendatzailearen dominak 1808ko abuztuan du jatorria. Orduan, Palafox jeneralak "Defendatzailea" izeneko bereizgarria sortu zezaten agindu zuen, Independentziaren Gerran Zaragoza defendatu zuten militarrak eta herritarrak saritzeko. Kolore gorriko domina da, eta erdian, urrezko lehoi koroadun bat du. Lehoiaren inguruan, berriz, "Zaragozako Defendatzailea" dago idatzita.


Ekitaldi osteko adierazpenak


Ekitaldia amaitu ondoren, bart Torremolinosen jazo zen leherketari eta Bizkaia komandoa desegin ondoren aurkitu dituzten helburu eta materialei buruzko galderak egin dizkiote Nafarroako Gobernuko presidenteari, eta hark adierazi duenez, "ETAk betiko bideari eusten dio: indarkeriari, enpresaburuei estortsio egiteari, bonbei, eta garondoan tiro egiteari".


Era berean, honako hau ere adierazi du: "terrorismoa suntsitzeko, batasunaren eta legegintzaren bideari, polizia jardunaren eraginkortasunari eta nazioarteko lankidetzari eutsi behar diegu".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa