(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hirigintzaren eta etxebizitzaren arloko hitzarmena izenpetu dute

asteazkena, 2008.eko uztailak 30

Akordioari jarraiki, babestutako 936 etxebizitza eraikitzeko lurzorua erosiko dute (604 saltzeko eta 332 alokatzeko), eta etxebizitzak zaharberritzeko diru laguntzak emanen dituzte, 40 milioi euroko guztizko kostuarekin



José Carlos Esparza Sáez Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak hirigintzaren eta etxebizitzaren arloko lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur eguerdian. Akordioari jarraiki, babestutako 793 etxebizitza eraikitzeko lurzorua erosiko dute (604 etxebizitza saltzeko eta 189 alokatzeko). Gainera, alokairuko 143 etxebizitza eraikitzeko lurrazal eskubidea sortzea aurreikusten dute, VINSA (Nafarroako Etxebizitzak SA) sozietate publikoaren alde. Era berean, Iruñeko Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPB) Lehentasunez Esku hartzeko Eremuetako (LEE) Esku-hartze Orokorreko Proiektuak (EOP) bultzatuko dituzte.


Saltzeko 604 etxebizitzetatik 486 araubide orokorrekoak izanen dira, eta 118 prezio tasatukoak. Honako leku hauetan eraikiko dituzte: Lezkairun (287), Lezkairu-Arrosadian (245) eta Erripagainan (72). Alokatzeko 189 etxebizitzei dagokienez, berriz, 36 Erripagainan eginen dituzte, eta 153 Lezkairun. Azkenik, alokairuko 143 etxebizitza eraikitzeko lurrazal eskubidea sortzeari dagokionez, 43 etxebizitza Lezkairun eginen dituzte, eta 100 Lezkairu-Arrosadian.


Nafarroako Gobernuak, bestalde, Iruñeko Udalari eta "Pamplona Centro Histórico" sozietateari diru laguntza ematea aurreikusten du, Iruñeko Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian ezarrita dauden Lehentasunez Esku hartzeko Eremuak (Nafarreria-Erredin, Kale Nagusia-Jarauta-Eslaba, eta Descalzos-Jarauta) garatzeko Esku-hartze Orokorreko Proiektuak bultzatzeko.


Lankidetza hitzarmenari jarraiki, 40 bat milioi eurokoa inbertsioa eginen dute, honela banatuta: 28 bat milioi euro, lurzorua erosi, urbanizatu eta lurrazal eskubidea sortzeko; eta 12.560.000 euro, Iruñeko Udalari eta "Pamplona Centro Histórico" sozietateari diru laguntza emateko.


Esparza kontseilariak adierazi duenez, hitzarmena Nafarroa 2012 Planaren esparruan dago kokatuta. Planaren baitan, hain zuzen, babestutako 15.000 etxebizitza eraikitzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak burutzeko baimena eman dute, eta etxebizitza horietatik 2.500 VINSA sozietate publikoak sustatuko ditu. Esparza kontseilariak gogorarazi du, bestalde, uztailaren 24an Etxebizitzaren Itun Soziala 2008-2011 izenpetu zutela, merkatu libreko etxebizitzak eskuratzeko baliabide nahikorik ez duten pertsonei etxebizitza bat eskaintzeko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Convenio de colaboración
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa