(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteak errepidean kontuz ibiltzeko eskatu die gidariei, batik bat bidaia motzetan ostirala, 2008.eko abuztuak 1

Oporretako Irteera Operazioa tarteko, urteko lehenengo zazpi hilabeteetan 30 lagun hil direla gogorarazi du; 2007an, berriz, 26 hil ziren


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak errepidean kontuz ibiltzeko eskatu die gidariei. Hain zuzen ere, abuztuaren 1eko irteera-itzulera operazioa dela-eta, erantzukizun osoz eta baldintza fisiko eta psikiko egokietan gidatu dezaten eskatu die, batik bat Nafarroako errepideetan urteko lehenengo zazpi hilabeteetan hil direnen estatistiken bilakaera kontuan hartuta.


Prentsaurrekoan, bidaia motzetan ere kontuz ibiltzeko eskatu du kontseilariak. Izan ere, Foru Komunitateko istripu gehienak joan-etorri laburretan gertatzen dira.


Urtea hasi zenetik, 30 lagun hil dira Nafarroako errepideetan jazo diren zirkulazio istripuetan (herri barruko eta herri arteko bideetan). 2007ko aldi berean, berriz, 26 pertsona hil ziren. Estatuak onartutako neurriak eta Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren Estrategia tarteko, estatistiken bilakaera positiboa izan da urteko lehenengo sei hilabeteetan, baina uztailean, joera hori apurtu egin da. Bide Segurtasunaren Estrategiak, hain zuzen, gaiarekin zerikusia duten Departamentuetako jarduna koordinatzen eta bultzatzen du (Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua –gune beltzak ezabatzeko-; Hezkuntza Departamentua –curriculumean bide hezkuntzari buruzko gaiak sartzeko-, edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua).


Esan dugun moduan, hildakoen kopuruak behera egin du urteko lehenengo sei hilabeteetan. Gainera, martxoan ez da inor hil Foru Komunitateko errepideetan (2002ko apirilaz geroztik ez zen horrelakorik gertatu), eta maiatzera bitarte, hildakoen kopuruak %60 egin du behera. Hala ere, maiatzean eta ekainean zazpina lagun hil dira (14 guztira), eta ondorioz, urteko lehenengo sei hilabeteetan hildakoen kopuruaren beherakada %15ekoa izan da (uztailaren 1eko datuak). Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategian 2008rako ezarritako helburua betetzen duen ehunekoa da (hildakoen kopurua %10 jaistea, 2007arekin alderatuta). 2007an, hain zuzen, 48 lagun hil ziren Nafarroako errepideetan, eta horixe da azkeneko urteetako zenbatekorik txikiena. 2006arekin alderatuz gero, hildakoen kopuruak %13 egin zuen behera iaz. Bestalde, 2010. urteari begira, zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen Europar Batasunak (2000ko datuekin alderatuta), eta gogoan izan behar dugu Foru Komunitateak helburu hori 2006an bete zuela. Hain zuzen, 2000n 118 lagun hil ziren Nafarroan, eta 2006an, berriz, 55. 2008ko uztailean, berriz, 9 lagun hil dira herri barruko eta herri arteko bideetan, eta Caballero kontseilariak adierazi duenez, goititze hori (%15,3) behin-behinekoa izatea espero du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Accidentes mortales hasta el 31 de julio

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa