(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak protokolo bat sortu du, psikiatriako gaixoak garraiatzeko ostirala, 2008.eko abuztuak 1

Helburua da larrialdi horietan osasun eta polizia zerbitzuetako esku-hartze prozedurak bateratzea, gaixoak euren eskubideak babestuz garraiatzeko


Protokoloaren aurkezpena.

José Domingo Cabrera eta Alberto Otamendi Saldise, protokoloaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Foru Komunitatean jarduten diren artapen zerbitzuek (osasun eta polizia zerbitzuak) esku hartzeko protokolo bateratua izanen dute aurrerantzean, adimenaren nahasteren bat duten pertsonekin zerikusia duten larrialdiak artatu eta larrialdiko lekualdaketak egiteko.


Gisa horretako lekualdaketak egiten direnean, gaixo batzuek ez dute baimenik ematen, eta ez dute nahi izaten osasun etxeetara eramatea. Beste batzuetan, gaixoen jarrera dela-eta, euren eta gainerakoen osotasuna arriskuan egoten da. Horrelakoetan, gaixoen garraioak zailtasun gehigarriak izaten ditu, eta kasu batzuetan beharrezkoa izaten da poliziek edo epaileek esku hartzea. Horiek horrela, Nafarroako Gobernuko osasun, polizia eta babes zibileko agintariek komenigarritzat jo zuten protokolo bateratu bat sortzea, gisa horretako larrialdien artapenean parte hartzen duten erakundeetako eragile guztiek betetzeko.


Protokoloa teknikari talde baten lanaren emaitza da. Taldea 2007ko abenduan sortu zuten, hain zuzen, eta hainbat kide izan ditu (Osasun Departamentua, Segurtasun Indarrak eta Kideak, Babes Zibila, Gizarte Ongizatea, Arartekoa, psikiatriaren arloko elkarteak, eta adimenaren nahasteren bat duten pertsonen babesarekin zerikusia duten erakundeak).


Protokoloa José Domingo Cabrera Ortega Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasunerako zuzendariordeak eta Alberto Otamendi Saldise Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibileko zuzendariak aurkeztu dute, gaur goizean.


José Domingo Cabreraren arabera, protokoloa lantzeko kontuan hartu duten printzipio nagusia honako hau izan da: larrialdi zerbitzuetara edo adimen osasuneko zentroetara eraman beharreko gaixoen eskubideen babesa. Helburua "estigmak" saihestea da; izan ere, egoera gogorrak dira gaixoentzat zein ahaideentzat, eta horregatik, garraioa eta artapena normaltasun baldintzetan egin behar da, gainerako osasun garraioetako baldintza beretan. Cabrerak gaineratu duenez, lantaldean eztabaida teknikoak egin dituzte, dokumentua lantzeko, eta adostasun maila handia izan da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa