(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zereal kanpainaren etekina iazkoaren antzekoa eta batez besteko historikoa baino handiagoa da asteartea, 2008.eko abuztuak 5

Datu hori Erriberriko jardunaldi batean jakinarazi dute. 2006ko prezioekin alderatuta, ongarrien kostua 2,5 aldiz handitu dela ere esan dute.


Jardunaldiaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroan amaitu berri den zereal kanpainaren etekinek, batez besteko historikoarekin alderatuta, gehikuntza izan dute: gari bigunak % 2koa eta garagarrak % 5ekoa. Halaxe adierazi du Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoak (ITGA) landutako txosten batek. Bertan, bi zereal espezieen etekinak iaz Foru Komunitatean lortutakoen antzekoak izan direla zehazten da. Datu hauek EVENAk Erriberrin garatutako jardunaldi batean jakinarazi dira. Jardunaldia Jesus Maria Echeverria Azcona Landa Garapeneko Zuzendari Nagusiak inauguratu zuen, eta besteak beste, zerealen sektorearen etorkizunaz, ekoizpen kostuen igoeraz eta udazkeneko ereintzarako nobedade garrantzitsuenei buruz hitz egin dute.


Javier Sanz Villar ITGAko zuzendari kudeatzaileak ere jardunaldi honetan parte hartu du, eta amaitu berri den zereal kanpaina ohiz kanpoko klimatologiak markatu duela esan du. Klimatologia horren bereizgarriak honako hauek izan dira: lehenik eta behin, gogoratu behar da ereintza osteko denboraldian lehorte luzea egon zela eta horrek laborantzari zailtasun handiak eragin zizkiola. Udaberria, aldiz, oso euritsua izan zen, eta hasieran uztarako aldeko faktore zenak belar txarrak sortzea ekarri zuen. Horren ondorioz, lursail askotan uzta jasotzea zaildu zen. Horrez gain, "oineko gaitza" eta "septoria" gaitzak egon ziren, eta galburuei ere kalte eragin zien; eta ondorioz, etekinetan galera garrantzitsuak gertatu ziren.


Zereala. ( irudia handitu )

Lepoko eta sustraietako gaixotasunek ere (fusarium, orban obala, rhizoctonia eta oin beltza) galerak eragin dituzten uztan. Sarriak izan dira, batik bat gari ostean ereindako garian. Horrek guztiak galera garrantzitsuak eragin ditu, nola uztan, hala ale iharretan. Aldiz, oloaren edo labore alternatiboen (ekilorea, koltza edo lekaduna) ostean ereindako gariak askoz gutxiago jasan ditu gaixotasun horiek.


Bestalde, hostoetako gaixotasunek, eta batik bat, "septoriak" gehiago izan ziren iazko kanpainan, udaberriko euriteengatik. "Septoriak" eta "fusariumak", hain zuzen, galburuak kutsatu zituzten, eta kasu batzuetan, uztaren % 10 galdu arazi zuten. Kalte gehien gariak jasan zituen, lehorreko lurretan eta sail ureztatuetan. Fungizidei esker, galeren parte bat berreskuratu ahal izan zen.


ITGAren txostenaren arabera, kanpaina honetan hazien ekoizpenerako jasotako aleak "septoriaz" eta "fusariumaz" ohi baino gehiago kutsatuta egon daitezke. Hori dela eta, kalte eragindako sailen ernetzea eta indarra zaintzea eta baimendutako fungizidekin desinfektatzea gomendatzen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa