(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bete ditu jadanik giza osasuna babesteko 2012rako aurreikusi dituen ozono helburuak osteguna, 2008.eko abuztuak 7

Foru Komunitatean sakabanatuta dauden airearen kalitatea neurtzeko sareko estazioen arabera, Mendialdean, Iruñean eta Erdialdean bete egiten dira jadanik 2012an lortzea aurreikusi dituzten giza osasuna babesteko balio objektiboak, eta Mendialdean eta Erdialdean, jadanik, 2020ko helburuak lortu dituzten.


Airearen kalitatea neurtzeko estazioa.

Jakina denez, araudiak ozono maila zaintzera behartzen du eta egutegi bat ezartzen du, gainera, airean gas horren maila murrizteko. Hain zuzen, 2010-2012 aldian lortu beharreko balio objektibo batzuk ezartzen ditu, baita 2020rako epe luzeko helburu batzuk ere.


Balio horiek zehazteko, Foru Komunitatea 4 gunetan banatu da: Mendialdea, Iruñea, Erdialdea eta Erribera. Gune horietan daude banatuta, hain zuzen, airearen kalitatea neurtzeko nafar sareko hainbat estazio. Gobernuak 200.000 euro inbertitu jadanik aztertzaile horiek hobetzeko. Aztertzaile horiek hamar bat parametro erregistratzen dituzte, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko teknikariek egunero aztertzen dituztenak. Parametro horien azterketari esker, Airearen Kalitatearen Indizea (AKI) osatzen da Nafarroako eremu bakoitzean. Eremu horietako bakoitzean dauden kontrol estazioek ematen dituzten datuak eguneratu egiten dira "Nafarroako airearen kalitatea" izeneko webgunean (http://calidaddelaire.navarra.es/).


Abian da jadanik ozonoagatiko alerta sistema


 Ozonoa gas toxikoa da eta kontzentrazio handietan ondorio negatiboak ditu giza osasunean, baita landareen osasunean ere. Bereizi egin behar da batetik, atmosferaren goiko geruzetan (estratosfera) dagoen ozonoa eta atmosferara iristen den erradiazio ultramorea zurgatzen duena, eta bestetik, lur mailan (troposfera) sortzen dena, hau da, osasunarentzat eragin negatiboa duen kutsatzailea. Azkenari dagokionez, metro kubikoko 240 ozono mikrogramo bakoitzeko hainbat sintoma ager daitezke, besteak beste, eztula, buruko mina, ahulezia eta bularreko mina arnasa sakon hartzean.


Eragozpen horiek saihesteko, Nafarroako Gobernuak alerta sistema bat ezarri du, ekaina eta iraila bitartean abian jartzen dena, hilabete horietan lortzen baitira gehieneko ozono mailak, uda parteko tenperatura altuak direla eta. Ozono mailek metro kubikoko 180 mikrogramotik gora eginez gero, oharrak igortzen zaizkie "Nafarroako airearen kalitatea" webgunearen, tokiko komunikabideen eta SMS mezu bitartez 012 telefonora, Zerbitzu Infolokalera edo 010, Iruñeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura deitzen duten herritarrei.


Azken 4 urteetan ozono mailek oso gutxitan gainditu dute informazio atalasea, eta bero handiko egunetan izan da beti. Hain zuzen, 2004ko bi egunetan, 2005eko bi egunetan eta 2006ko beste hiru egunetan. Ozono mailek metro kubikoko 180 mikrogramotik gora egin zuten gehienez 4 orduz egun horietako bakoitzean, Iruñeko eta Erriberako eremuetan, hain zuzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa