Castellano | Euskara | Français | English
Oteiza, Olite eta Ribaforadako ikastetxe publikoak handitzeko, bertako udaletxeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko Hezkuntza Departamentuari baimena ematen dieten hitzarmenak onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Oteitzako “San Salvador”, Oliteko “Príncipe de Viana” eta Ribaforadako “San Bartolomé” haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak dira neurriaren onuradunak.
Gaur, oinarrizko hezkuntzarako testuliburuen finantzaketari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru-Legearen garapenerako Araudia onartu da Foru-Dekretu baten bidez. Ikasleek ikastetxeek aukeraturiko liburuak doan jaso ahal izateko gurasoek eta ikastetxeek jarraitu beharreko prozedura finkatzen du Araudiak.
Hitzarmen berriak, Canal de Navarra S.A. elkarte publikoaren kontura dagoen lanen finantzaketa, uraren erabileraren tarifak, ureztatzeko azpiegituraren zerbitzuaren ezarpenaren baldintzak eta Itoitzeko presaren aprobetxamendu hidroelektrikoari buruzko arauak ezartzen ditu.
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2008-2011 epean 716.818 euroko gastua egitea baimendu dio Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari, Iruña eta Logroño arteko eta ibilbide horretako (NA-11) herrietako bidaiarien garraio publiko erregularraren baldintzak aldatzeko.