(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroara behin-behinean edo behin betiko itzultzeko eman dituen lehenengo laguntzak hemeretzi emigratzailek eskuratu dituzte asteartea, 2008.eko abuztuak 19

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak harrera egin die, Tronu Aretoan, etorkinen ordezkariei


Catalán kontseilaria eta Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia, etorkinekin batera

Catalán kontseilaria eta Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia, etorkinekin batera ( irudia handitu )

Aurten, lehenengo aldiz, Nafarroako Gobernuak diru laguntzen deialdia egin du, Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batean 15-20 urtetik gora (etenik gabe) bizi izan diren nafarrak behin-behinean edo behin betiko Foru Komunitatera itzultzeko. Aurtengo laguntzak 19 emigratzailek eskuratu dituzte; hain zuzen ere, 17 nafarrek behin-behineko bidaiak egiteko laguntzak eskatu dituzte, eta beste 2k, berriz, behin betiko Foru Komunitatera itzultzeko laguntzak. Gobernuak 16.108 euro gastatuko ditu, guztira.


Alberto Catalán Higueras Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak harrera egin die, Tronu Aretoan, etorkinen ordezkariei. Lola Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia ere bildu da ekitaldira, eta baita José Alberto Garmendia Argentinako Nafarroako Etxeko presidentea ere, gonbidatu gisa.


Eskatzaile guztiak (horietako batzuk nafar emigratzaileen seme-alabak eta bilobak) Argentinakoak izan dira (Rosario, Roldán, Allen, Lamarque, Ciudad Bolívar eta Olavarríakoak).


Kontseilari-eledunak adierazi duenez, laguntzen xedea da esker ona adieraztea gure herria utzi eta beste leku batzuetara joan behar izan zuten nafarrei. Adierazi duenez, "emigratzaile horiek Nafarroa bihotzean daukate oraindik ere, eta Foru Komunitatearekiko dituzten loturek bizirik diraute".


Zentzu horretan, honako hau gaineratu du: "Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitateko biztanleen konpromisoari eta elkartasunari jarraiki, aintzat hartu du nafar emigratzaileei etxera itzultzen laguntzeak duen interes soziala; izan ere, horietako batzuk zailtasun ekonomikoengatik ez dira itzultzen".


Catalánek gogora ekarri du, era berean, Ameriketako Nafarroako Etxeek egiten duten "garrantzizko lana". Nafarroako Gobernua horiekin elkarlanean aritzen da, emigratzaileen eta Foru Komunitatearen arteko loturak indartzea helburu duten jarduerak sustatzeko.


Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak, udaberrian, Europar Batasunetik kanpo 15-20 urtetik gora bizi izan diren nafar emigratzaileentzako diru laguntzen deialdia egin zuen. Laguntzak arazo ekonomikoak dituztela egiaztatu duten pertsonentzat izan dira, hain zuzen (hileko diru sarrerak Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoaren -IPREM- bikoitza baino txikiagoak). Oinarriak maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten, eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 23an amaitu zen.


Foru Komunitatera behin betiko itzultzeko laguntzei dagokienez, Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batean gutxienez ere 20 urtez (etenik gabe) bizi izan diren nafarrentzat izan dira. Laguntza horiek eskuratzeko beste bi baldintza honako hauek izan dira: Nafarroara itzuli direnetik hiru urte baino gehiago igaro ez izatea, eta bizileku iraunkorra Nafarroan izatea. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuak 15.000 euro eskaini zituen, gehienez ere, emigratzaileak Foru Komunitatera itzuli eta altzariak edo gauzak ekartzeko.


Nafarroara behin-behinean etortzeko laguntzei dagokienez, berriz, baldintzak honako hauek izan dira: Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batean gutxienez ere 15 urtez (etenik gabe) bizi izatea (emigratzaileak edo ondorengoak); azkeneko bost urteetako deialdietan parte hartu ez izatea; eta diru sarrerei dagozkien baldintzak betetzea. Kasu honetarako, joan-etorriko bidaiaren kostuaren %80ko diru laguntza ematea aurreikusten zuen Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak.

Dokumentazioa:
Escuchar recepción
Ver recepción

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa