(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Internet bidez eskuratu daitezkeen sendagaiekin kontuz ibiltzeko esan du Osasun Departamentuak asteartea, 2008.eko abuztuak 19

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, "sendagaiak Internet bidez eta kontrolik gabe saltzea osasun publikoko arazoa da, eta egiazko arriskua gaixoentzat". Esaldi horixe erabili dute abiapuntu gisa, gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko hiru adituk. Hain zuzen ere, Internet bidez sendagaiak eskuratu eta kontsumitzea arriskutsua izan daitekeela jakinarazi dute. Gainera, osasunari buruzko webguneetan eskaintzen duten informazioaren fidagarritasunari buruz ere mintzatu dira.


Internet bidez eskuratu daitezkeen sendagaiekin kontuz ibiltzeko esan du Osasun Departamentuak

Ana Viñuales, Félix Zubiri eta Cristina Agudo doktoreak. ( irudia handitu )

Ana Viñuales Osasun Departamentuko Osasun Laguntzaren Zerbitzuko Farmazia ikuskatzaileak ekitaldiaren aurkezpenean adierazi duenez, Espainian debekatuta dago medikuaren agindua behar duten sendagaiak Internet bidez saltzea (Sendagaien gaineko Bermeei eta Arrazoizko Erabilerari buruzko Legea, 2006). Gaineratu duenez, "Sendagai Seguruak Eskuratzeko Europar Elkargoaren arabera, sarean saltzen diren sendagaien %60 faltsuak dira". Espainian, aipaturiko debekua gorabehera, badago Internet bidez saltzen den sendagairik, eta "herrialde guztietan sarean saltzen diren sendagai gehienek bizimoduarekin dute zerikusia: zutitzearen disfuntzioa, gizentasuna, tabakismoa, loaren nahastea, edo kirol errendimendua - muskulu masa".


Félix Zubiri Lehen Mailako Artapeneko sendagile eta Lehen Mailako Artapeneko Sendagileen Nafarroako Elkarteko presidentearen iritziz, gero eta gehiago dira Internet bidez sendagaiak eskuratu eta kontsumitzen dituztenak; izan ere, eskaintza esku-eskura dago eta erabiltzaileen psikologia aldatu egin da. Orain, bizkorrago bizi dira eta ohitura kontsumistak dituzte, bizimoduaren arlo guztietan, osasuna barne. Horregatik, ongizatea eskuratu nahi dute, "kosta ahala kosta".


Cristina Agudo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Zerbitzuen buruak gogorarazi duenez, "sendagaiak funtsezkoak dira osasuntsu egoteko, eta errezeta behar izan ala ez, modu arrazionalean kontsumitu behar dira, farmazialari profesionalen kontrolpean eta euren gomendioei jarraiki. Sendagaiak ez dira kontsumoko ondasunak".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa