(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euroko inbertsioa eginen du, Cortes eta Ablitasko tradiziozko ureztatze eremuak modernizatzeko

astelehena, 2008.eko abuztuak 25

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariari, 2008an eta 2009an 2.870.526,96 euroko gastua egiteko konpromisoa hartzeko. Gastuaren xedea da, hain zuzen, Cortes eta Ablitasko tradiziozko ureztatze eremuak modernizatzea.


Proiektu horiek, hain justu, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak izenpetu zuten Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko 90 esku-hartzeetako bi dira. Planari jarraiki, zuzkidura eta azpiegitura publikoetarako inbertsioak eginen dituzte datozen lau urteetan (4.508 milioi eurotik gora).


Cortesi dagokionez, oinarrizko proiektuko bigarren faseari ekiteko gastua egiteko konpromisoa hartzeko baimena eman du Gobernuak. Aurrekontua 2.657.735’66 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 1.993.301’75 euroko ekarpena eginen du.


Cortesko tradiziozko ureztatze eremuak modernizatzeko guztizko aurrekontua 20 bat milioi eurokoa da, eta proiektuak hiru fase ditu: lehenengoan, Lodosako Ubidean esku hartzea eta ureztatze sistema aldatzea aurreikusten dute; bigarrenean, aipaturiko lanak osatzea aurreikusten dute (1.066 hektareako guztizko azalera); eta hirugarrenean, Lodosako Ubideko eremu ureztagarriko interes orokorreko lanak (partikularrak), eremu hori berez ureztatzeko lanak, eta Ubide Inperialeko eremu ureztagarriko ureztatze sistema aldatzeko lanak aurreikusten dituzte (500 bat hektarea).


Ablitasko ureztatze eremuak modernizatzeko, berriz, Nafarroako Gobernuak 10,5 milioi eurotik gorako inbertsioa eginen du, eta 1.616 hektareatan presioko ureztatze sistema erabiltzen hasiko dira (Lodosako Ubidetik eta Queiles errekatik). Bi kasuetan ura ponpatu beharko dute, ihinztatzez eta lekuan-lekuan ureztatu ahal izateko beharrezkoa den presioa bermatzeko.


2008an eta 2009an, herri lursailetako banaketa sarearen proiektua gauzatuko dute, eta horretarako, 1.169.633’61 euroko gastua egin beharko dute. Nafarroako Gobernuak 877.225’21 euroko gastua egiteko baimena eman du, gaur.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa