Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariari, 2008an eta 2009an 2.870.526,96 euroko gastua egiteko konpromisoa hartzeko. Gastuaren xedea da, hain zuzen, Cortes eta Ablitasko tradiziozko ureztatze eremuak modernizatzea.
Nafarroako Gobernuaren akordioari jarraiki, Hezkuntza Departamentuaren eta Cintruénigoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu dute, herri horretan Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko (3-6 urte) ikastetxe publiko berria eraikitzeko.
Nafarroako Gobernuak Rubén Fuertes Peralta Euskarabideako Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izendatu du. Euskarabidea, jakina denez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakundea da.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari, Medinaceli-Soria-Tutera Autobideko Nafarroako tartearen proiektua idazteko kontratatua egiteko. Gobernuaren akordioa Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako lehentasunezko esku-hartzeen baitan dago.
Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Enpresaren zuzendari nagusiari baimena eman dio
Catalán kontseilariak esan duenez, foruzainak iraindu, mehatxatu eta harriz eraso zituzten, eta horrexegatik esku hartu zuten