(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Rubén Fuertes Peralta Euskarabideako Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izanen da

astelehena, 2008.eko abuztuak 25

Nafarroako Gobernuak Rubén Fuertes Peralta Euskarabideako Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izendatu du. Euskarabidea, jakina denez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakundea da.



Rubén Fuertes Iruñean jaio zen, 1977ko abenduaren 5ean. Lehen Hezkuntzako irakasle diplomaduna da (NUP), eta euskara irakasle aritu izan da honako ikastetxe hauetan: San Adriángo Alfontso X.a Jakintsua ikastetxe publikoan (A ereduan), 2003-04 ikasturtean eta 2005etik 2007-08 ikasturtera arte; eta Cintruénigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoan, 2004-05 ikasturtean. 2003a baino lehen ere irakasle aritu zen, Zizur Nagusiko ikastetxe publikoan eta Iruñeko Azpilagañan.





Helduei ere eman izan dizkie euskarazko eskolak. Irakaskuntzari, teknologia berriei eta euskara irakasteko metodologiari buruzko ikastaro espezializatuak egin izan ditu.


Gaur egun, Euskara, Kultura, Gazteria eta Jaien zinegotzia da, San Adriángo Udalean (Alderdi Independentea).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa