(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoak Berriozarren egindako esku-hartzea arrunta izan zela adierazi du Nafarroako Gobernuak

astelehena, 2008.eko abuztuak 25

Catalán kontseilariak esan duenez, foruzainak iraindu, mehatxatu eta harriz eraso zituzten, eta horrexegatik esku hartu zuten



Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, igande goizaldean Foruzaingoak Berriozarren egin zuen esku-hartzea "arrunta" izan zen. Esan duenez, erasotzaile talde batek foruzainak iraindu, mehatxatu, eta harriak bota zizkieten (poliziei eta euren ibilgailuei), eta horrexegatik esku hartu behar izan zuten, segurtasuna bermatzeko.


Astelehenetako Gobernu Bilkuraren ondoren egin duten prentsaurrekoan kontseilariak jakinarazi duenez, osasun etxeetan lau pertsona (bi polizia eta bi zibil) artatu behar izan zituzten istiluen ondorioz. Horietako bat Nafarroako Ospitalean dago oraindik. Diagnostikorik eman ez badute ere, egonkor dago. Kontseilariak zehaztu duenez, erasotzaileetako batzuk "aspaldiko ezagunak" dira. "Beraz, bakoitza bere lekuan dago"- gaineratu du Catalánek.


Bestalde, kontseilaria pozik agertu da "lasaitasunaren, Zuzenbide Estatuaren, eta askatasunaren" ikuspuntutik Barañaindik datozen "berri onak" direla-eta. Bertan, hain zuzen, bi pertsona atxilotu dituzte, ustez kale borrokako ekintzetan parte hartu zutelakoan.


Jakina denez, Audientzia Nazionaleko 3. Epaitegi Zentralak bi manifestazio debekatu zituen, eta ondorioz, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak herritarren segurtasunerako zerbitzua antolatu zuten. Igande goizaldean, Berriozarren, aipaturiko zerbitzuan ari ziren poliziei harriak eta botilak bota eta iraindu egin zituzten, eta orduan, ordena publikoari eusteko, foruzainek pertsona bat atxilotu zuten: FJAN, 47 urteko iruindarra. Hain zuzen ere, atxilotuari egotzi dizkioten ustezko delituak honako hauek dira: ordena publikoa urratzea, desobedientzia larria, erresistentzia, eta polizien aurkako atentatua. Atzo (igandea), Iruñeko Instrukziozko 3. zenbakiko Epaitegiaren esku jarri zuten atxilotua. Esan dugun moduan, istiluetan bi polizia zauritu zituzten.


Istiluak goizaldeko 2:30 aldera hasi ziren, poliziek Francisco Casanova Musika Eskolako aurrealdetik ETAko presoei buruzko pankarta bat kendu ondoren. Eskolatik gertu kontzertu bat eskaintzen ari ziren, eta poliziak joatear zeudenean, pertsona talde bat harriak eta botilak botatzen hasi zen. Ondorioz, kalteak eragin zituzten ibilgailu batzuetan. Kontzertua amaitu ondoren, errepideetako segurtasuna bermatzearren lanean ari ziren poliziak eraso zituzten, eta orduan, aipatu dugun atxiloketa egin zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa