(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miranda presidenteordeak eta Alba kontseilariak Isuko mendateko saihesbideko lanak inauguratu dituzte

osteguna, 2008.eko abuztuak 28

Bide berriak 2.900 metroko luzera eta 127 metroko garaiera aldea ditu hasieratik amaierara, eta bide zaharreko 180º-ko bihurguneak saihesten ditu; gainera, ibilgailu geldoentzako bide bat egin dute, Nabaskozetik Iruñera bitarte


Inanguración del tramo de carretera puerto de Iso-Arbayún

Miranda presidenteordea inaugurazio zinta mozten, Alba kontseilariarekin (eskuinean) eta Zaraitzuko presidentearekin batera. ( irudia handitu )


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak Isuko mendatea (NA-178) hobetzeko lanak inauguratu dituzte, gaur goizean. Idoia Elarre Zaraitzu Ibarreko Batzarreko presidentea eta errepideak zeharkatzen dituen eskualdeetako alkateak eta tokiko agintariak ere bildu dira inaugurazio ekitaldira. José Luis Echávarri Arraiza Herri Lanen zuzendari nagusiak, bestalde, proiektua aurkeztu du. Isuko mendatean egin dituzten hobekuntza lanak onuragarriak izanen dira aipaturiko eskualdeetarako.


Alba kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua garrantzizko apustua egiten ari da Pirinioen garapen ekonomikoaren alde, eta horretarako, barne eta kanpo komunikazio ona duen lurraldea izan dadin sustatzen ari dira, zerbitzu, ekipamendu eta zuzkidurak eskuragarri egon daitezen bermatzeko. Era berean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan egiten ari diren zenbait lan azpimarratu ditu kontseilariak, hala nola A-21 Pirinioetako Autobidea, Erro eta Mezkiritzeko tunelak, NA-140 errepideko hobekuntza lanak, edo Izabatik Arettera bitarteko sarbideak.


Isuko mendateko lanak Construcciones Luciano Elcarte SL enpresak egin ditu, eta aurrekontua 5.545.992,37 eurokoa izan da. Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean, Nafarroa 2012 Planean ("Lehentasunezko Esku-hartzea") eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean sartuta dauden lanak dira, hain justu. Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki ari dira garatzen, eta jakina denez, SPRIN sozietateko presidentea Álvaro Miranda presidenteordea da.





Isuko saihesbidearen proiektuaren xedea 10+000 eta 14+000 kilometroen artean saihesbide bat egitea izan da, errepide zaharreko 180º-ko bihurguneak saihesteko (aldapan dauden bihurguneak dira), eta ibilgailu geldoentzako bide bat egitea, Nabaskozetik Iruñera bitarte.


Esku-hartzearen luzera 2.900 metrokoa izan da, eta saihesbideak 127 metroko garaiera aldea du hasieratik amaierara. Trazadura nabarmen hobetu dute, eta gutxieneko erradioa 150 metrokoa da. Hartara, zirkulazio abiadura espezifikoa 65 Km/ordu da. Proiektuaren arabera, errepide zaharra mantentzea aurreikusten dute, Arbaiungo Arroilara joan ahal izateko eta saihesbidearen ordezko aukera gisa.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa