(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 20.747 €-ko diru-laguntza jasoko du Genero espezialitateko modulua finantzatzeko, gizarte-laneko graduondoko programa ofizialaren baitan

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bidez, Berdintasunerako Nafar Institutuko (INAI) zuzendari nagusi andreari baimena eman zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoari 20.747 €-ko diru-laguntza emateko. Diru-laguntza hori Genero espezialitateko modulua finantzatzera bideratuko da, Gizarte-laneko graduondoko programa ofizialaren baitan.


Jakina denez, Nafarroako Parlamentuak 2006an onartu zuen Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunari buruzko Plana (2006-2010). Plan horren helburuetako bat litzateke, unibertsitateko esparruan berdintasun-printzipioa aplikatzea eta, zehatzago, ikasketa-planak berraztertu eta hezkuntzaren diziplina guztietan generoaren analisia integratzea, irakasleen prestakuntzari eta graduondoko ikasketei arreta berezia eskainiz.


Nafarroako gizon eta emakumeen artean berdintasuna lortzea da INAI-ren helburuetako bat, esparru desberdinetan: bizitza politikoan, ekonomian, kulturan nahiz gizartean. Horretarako, sexuen arteko berdintasuna erraztera zuzenduriko baldintzak sustatuko dira, bai eta berdintasun hori gauzatzea ahalbideratzen duten egitate nahiz eskubideak ere, orotariko diskriminazio-motak ezabatuz. Helburu horiek gauzatzeko INAI-k ezarri dituen jardueren artean, gainera, unibertsitateko estamentu desberdinak sentsibilizatzea dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioei dagokienez; hori horrela, sentsibilizazio-jarduerak burutuko dira bai irakasleen bai ikasleen artean. Jarduera horiei, gainera, aukera-berdintasunarekin loturiko prestakuntza-egintzak gehituko zaizkie. Zeregin horretan guztian, gainera, indarrean jarraituko dute gainerako unibertsitateekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenek, eta generoaren ikuspegitik abiatutako ezagutza-eremuek.


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Generoaren moduluak arlo horretan zortzi urtez burututako ibilbidearen esperientzia jaso du, eta denbora horretan guztian tresna ezin hobean bilakatu da berdintasun-genero eta- politiken arloan profesionalei prestakuntza emateari dagokionez. Datorren ikasturtean (2008-2009) bigarren edizioa garatuko da. Gizarte Gaien alorrean diharduten profesional eta ikasleei zuzenduta dago gehienbat, bai eta genero-ikuspegitik abiatuta prestakuntza nahiz esperientzia profesionala handitu nahi duten pertsonei ere.


Helburuen artean aipatzekoak dira: gizarte gaietan generoaren ikuspegia ezagutzera ematea; unibertsitateko prestakuntza ematerakoan aukera-berdintasuna bermatzea horretarako beharrezkoak diren tresna kontzeptual nahiz metodologikoak eskainiz; diagnosi sozialak burutzean ikuspegi ez androzentrikoa garatze; gizartearen esparru ugarietan generoak bizi dituen desberdintasunak ezagutzea; genero-ikuspegia oinarri dituzten gizarte esku-hartzeko proiektu eta programak garatu nahiz ebaluatzea; eta errotik ezagutzea genero-indarkeria, horren ezaugarriak, eta ezagutza-esparru desberdinetatik egin daitezkeen ekarpenak, genero-identitateen eraikuntza, politika publikoak eta genero-indarkeria prebenitzera bideraturiko egintza eta jarduerak.


Modulua 240 ordukoa izango da, eta lau ikasgai barne hartuko ditu: genero-berdintasunik eza eta berdintasun-programak, emakumeen gizarte-egoeraren diagnostikoa, genero-ikuspegia esku-hartze proiektuetan, eta genero-indarkeria. Ikasgai horietako bakoitzak 60 ordu iraungo ditu.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa