(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Andreas Prittwitzen Looking Back taldeak hasiera emanen dio, irailaren 9an, Lizarrako 39. Antzinako Musika Asteari

asteartea, 2008.eko irailak 2

Andreas Prittwitz buru duen Looking Back taldeak hasiera emanen dio, irailaren 9an, Lizarrako 39. Antzinako Musika Asteari. Aurten, Carlos Mena eta Mensa Harmonica taldeak, The Harp Consort taldeak, Kenneth Weiis-ek, eta Orchestra Barocca Capella della Pietà dei Turchini orkestrak ere parte hartuko dute Antzinako Musika Astean.


Semana de Música Antigua

Cartel anunciador de la Semana. ( irudia handitu )


Andreas Prittwitzen Looking Back taldeak eta Fernando Palaciosek, berriz, familientzako kontzertua eskainiko dute, irailaren 14an (igandea), 12:00etan, Golem Los Llanos zinema aretoetan.


Aipaturiko kontzertuez gain, Manuel Horno Graciak hiru hitzaldi eskainiko ditu Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Lehenengo hitzaldia gaur eskainiko du, "Canciones y danzas del Renacimiento al día de hoy" (Abestiak eta dantzak, Pizkundetik gaur egunera arte) izenekoa, 20:00etan. Bihar, asteazkena, irailaren 3a, "La importancia del estilo italiano en el canto barroco" (Italiako estiloaren garrantzia Barrokoko kantuetan) hitzaldia eskainiko du, eta ostegunean, irailaren 4an, Bachen Goldberg aldaerak aztertuko dituzte.


Kontzertuak Lizarrako San Migel elizan eginen dituzte, 20:00etan. Irailaren 9an, Andreas Prittwitz buru duen Looking Back taldeak "Looking Back over The Renaissance" programa aurkeztuko du, eta Dowland, Ravenscroft, Van Eyck, Juan del Encina eta Espainiako egile anonimoen lanak eskainiko dituzte.


Irailaren 10ean (asteazkena), Mensa Harmonica taldeak eta Carlos Mena kontratenorrak "De Scarlatti a Scarlatti" programa aurkeztuko dute, eta Alessandro eta Domenico Scarlattiren lanak eskainiko dituzte.


Irailaren 11n (osteguna), The Harp Consort taldeak "El arte de la Fantasía" (Fantasiaren artea) kontzertua eskainiko du. Henestrosa, Ribayaz edo Mudarraren lanak joko dituzte, besteak beste.


Irailaren 12an (ostirala), Kenneth Weiss klabezin-jotzaileak "Las variaciones Goldberg" (Goldberg aldaerak) kontzertua eskainiko du. J. S. Bachen lanak joko ditu, hain justu.


Irailaren 13an (larunbata), Orchestra Barocca Capella della Pietà dei Turchini orkestrak "Salve Regina" (Agur erregina) programa eskainiko du. Benevoli, Fiorenza, Leo, Pergolesi eta Vivaldiren lanak joko dituzte, hain zuzen ere.


Azkenik, irailaren 14an (igandea), Andreas Prittwitzen Looking Back taldeak eta Fernando Palaciosek familientzako kontzertua eskainiko dute, 12:00etan, Golem Los Llanos zinema aretoetan. "Andreas, el flautista errante. Concierto de músicas antiguas para niños" (Andreas, noragabeko txirularia. Antzinako musika kontzertua haurrentzat) programa aurkeztuko dute, eta Erdi Aroko, Pizkundeko eta Barrokoko musika eskainiko dute. Kontzertua estreinakoz eginen dute; izan ere, 39. Antzinako Musika Asteak Fernando Palaciosi berariaz egin dion enkargua izan da.


Bost kontzertuetarako txartelaren prezioa 30 eurokoa da, eta hori erosten dutenak gonbidatuta egonen dira irailaren 14ko kontzertura. Kontzertu bakoitzeko sarreraren salneurria, berriz, 9 eurokoa da. Informazioa eta aldez aurretiko salmenta: 012 Infolocal telefono zenbakian, irailaren 4ra arte (eta 948 21 70 12 telefono zenbakian, Nafarroaz kanpotik egindako deietarako). Irailaren 4ra arte, sarrerak eta gonbidapenak Lizarrako eta Iruñeko Turismo Bulegoetan jaso ahal izanen dira. Irailaren 9tik aurrera, kontzertuetarako sarrerak Lizarrako San Migel elizan salduko dituzte, 18:00etatik 20:00etara. Familientzako kontzertuko gonbidapenak irailaren 14an jaso ahal izanen dira, Golem Los Llanos zinema aretoetan.





Aurtengo aurrekontua 100.000 eurokoa da. Lizarrako Antzinako Musika Astea Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Lizarrako Udalaren eta Logroño eta Gasteizko Antzinako Musika Asteen lankidetzarekin. 2006az geroztik, Europako Antzinako Musika Jaialdien Sarearen (European Ancient Music Festivals Network) parte da.

Dokumentazioa:
Antzinako Musika Astea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa